“Eskola-jantokiak EAEn. Nolakoak diren eta nolakoak izan litezkeen: elikaduraren kalitatea, hezkuntza-potentziala eta ingurunearekin duen lotura” ikerketa aurkeztuko dute EHIGE y VSF Herrien Bidezko Elikadura elkarteek.

Lau atal ditu ikerketa honek: eskola-jantokien elikadura-sistemen deskribapena, eredu horren inpaktu lokalak eta globalak, EAEk dituen baliabideak elikadura-sisteman horiek hobetzeko, eta hobekuntzarako proposamenak elikadura subiranotasuna barne hartuta.

Ikerketa egiteko eredu ezberdina duten 8 ikastetxe aztertu dira sakonean, baita dokumentu ofizial nahiz pribatuak.

  • EGUNA ETA ORDUA: Osteguna, abenduak 14, 11:00etan.
  • LEKUA: Bilborock (Mesedeetako kaia, 1. Bilbo)
  • NORTZUK: Irantzu Duro (ikerketaren egilea), Eneko Viñuela, (VSF Herrien Bidezko Elikadura), Lurdes Imaz (EHIGE)

*Ikerketaren aleak banatuko dira eta bertsio digitalak izango dira eskura.