Eguerdia iristen ari zenean argi geratu zen Bilborock txiki geratuko zela. Eta hala izan zen. “Eskola-jangela eredu berri baten aldeko manifestua” sinatu dugun 21 erakundeetako 100 lagun baino gehiagok  eredu osasungarria, hezigarria, gertukoa eta justua aldarrikatu genuen larunbatean Bilbon.

20 erakunde baino gehiagok sei hilabeteko prozesu parte-hartzaile baten ondoren adostutako “Beste jangela eredu baten ezaugarriak” izeneko dokumentua aurkeztu genuen.

EAEko Gobernuak Eskola-jantokien batzordea abiatu duen momentu honetan, elkarlanerako borondatea erakutsi nahi izan dugu publikoki. Badakigu aldaketa ez dela emango egun batetik bestera, eta trantsizio prozesu bat adostu behar dela inplikatutako eragile guztiekin.

Ateak irekita uzten ditugu gure helburuak konpartitzen dituzten erakundeekin elkarlanean aritzeko.

Ikusi manifestua:

Hauek dira momentuz manifestua sinatu duten eragileak: EHNE Bizkaia, STEILAS, LAB, ESK, EHIGE, Sortzen, Etxalde, Bidezko Elikadura, Derioko Nekazaritza Eskola, Berton Bertokoa, Jangurie, Ortutik Ahora, Sustraiak katering, Basortu agroekologia elkartea, Jantokikoa-Urdaibaiko ekoizle ekologikoen elkartea, Sorkin, Ekipare, Laia Ekosormena, ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua eta Urduñako udaletxea.