“Eskola-jantokiak EAEN. Nolakoak diren eta nolakoan izan litezkeen: elikaduraren kalitatea, hezkuntz-potentziala eta gure ingurunearekin duen lotura” ikerketa aurkeztuko dugu bihar Eusko Legebiltzarreko hezkuntza batzordean arratsaldeko 5etan EHIGE eta VSF elkarteek.

Ikerketaren helburu nagusia da EAEko eskola-jantoki publikoen egungo elikadura-sistemen analisia eta diagnostikoa egitea izan da. Helburu zabal horren baitan 4 operatibo planteatu dira:

  • EAEko eskola-komunitateetako elikadura-sistemak ezaugarritu.
  • Elikadura-sistema horiek toki-mailan inpaktuak aztertu, baita inpaktu horien konexio globalak.
  • EAE-k aztertutako elikadura-sistemak hobetzeko dituen baliabide eta ondasunak aztertu.
  • Eskola-komunitateetako elikadura-sistemak hobetzeko proposamenak idaztea, Elikadura Burujabetzako irizpideak txertatuz.

Laia Ekosormena elkarteak egin du lan hau kudeaketa eredu desberdinak dituzten 8 ikastetxe aztertuz, baita erakunde publiko eta pribatuen dokumentuak ere.

Laster izango duzue eskuragarri ikerketa osoa, baita bertsio labur eta erabilgarriago bat.