ORDUÑA

Irailaren 7an jarri zen martxan Orduñako esperientzia pilotua. Honekin bete da Eusko Legebiltzarrak egindako eskaria, lau bait dira jada martxan dauden esperientziak: Markina, Gernika, Laukariz eta Orduña.

http://www.gureplateragureaukera.eus/es/orain-bai-bertako-janaria-eta-ekologikoa-jaten-dute-jada-ordunako-eskolan/

http://www.gureplateragureaukera.eus/es/udaberrian-abiatuko-da-urdunako-esperientzia-pilotoa/

http://www.gureplateragureaukera.eus/es/urdunako-eskola-publikoko-lehen-hezkuntzako-6-mailako-ikasleek-eskolari-agur-esan-diote-jantokiko-ereduan-aldaketarik-ezagutu-gabe/

http://www.gureplateragureaukera.eus/es/urdunako-udal-sukaldea/

http://www.gureplateragureaukera.eus/es/elikadura-burujabetza-urdunan/

 

LAUKARIZ

Laukarizko eskolako proiektu pilotoa, hirugarrena, 2017/2018 ikasturtearen hasieran abiatu zen. Hemen duzue bertara egindako bisitan jasotako informazioa:


 

BEKOBENTA – MARKINA
Markinako Bekobenta eskolak jantokia kudeatzen du 2016ko apiriletik. Proiektua bertako, sasoiko eta kalitatezko produktuetan oinarrituta dago. Gaur egun Eusko Jaurlaritzak ordaindutako sukaldariak dituzte eta IGE-ak kontratatzen ditu begiraleak eta erosketa guztietaz arduratzen da. Familien kuotak mantendu egin dira.


ALLENDE SALAZAR – GERNIKA
Gernikako Allende Salazar eskola publikoak bere jantokia kudeatzen du 2016-2017 ikasturte hasieratik.


LARRABETZU

2000. urteko dekretuak EAEko ikastetxe publikoetako jantokiak “kudeaketa zuzena” izeneko eredu bakarraren bidez kudeatzera derrigortu zituen. Larrabetzuko eskolan kudeaketa propioarekin jarraitzea erabaki zuten. Gurasoek kudeatzen dute jantokia ordutik, bertako produktuak eta herriko dendetan erositakoak eskainiz, langileak kontratatuz… Administraziotik ez dute inolako laguntzarik jasotzen.


ECOCOMEDORES ESCOLARES DE CANARIAS
Programa honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, eskola jantokietan elikaduraren kalitatea hobetzea, ekologikoak, freskoak, bertakoak eta garaikoak diren produktuak erabiliz. Eta bestetik, Kanariar Uharteetako nekazaritza ekologikoaren ekoizpena bultzatzea.