CabeceraMailing

BEASAINGO MURUMENDI ESKOLAK SUKALDEA ESTREINATU DU

Beasaingo Murumendi Eskolak in situ sukaldea berria dauka bere 230 mahaikideen eguneroko menua prestatzeko. Sukaldeak eragin positiboa izango du erabiltzaileen ongizatean; izan ere, orain arte ez bezala, eguneroko menua in situ prestatzeak janariaren kalitatea hobetuko du, bai ikasleentzat, bai ikastetxeko gainerako mahaikideentzat. Irakurri albiste osoa hemen.

JAN ETA IKASI, ESKOLATIK HASI

Gure jantokia eraldatzeko eta osasungarri, hezigarri, hurbileko, agroekologiko eta bidezko bihurtzeko lehen pausoetarako jarraibideak, ideiak eta orientabideak. Honako hauekin kezkatuta dauden pertsona horiei zuzenduta dago gida hau: ikastetxeetako elikadura eta, hain zuzen, bertan haurrek eta gazteek zer jaten duten, horrekin zer ikasten ari diren eta horrek nola eragiten duen gure komunitatean eta ingurunean. Kontsultatu gida hemen eta eraldatu zuen eskola-jangela!
Email Marketing Powered by MailPoet