GURE PLATERA, GURE AUKERAK EKARPENAK EGIN DIZKIO HEZKUNTZA LEGE BERRIARI, ESKOLA-JANTOKIAK PEDAGOGIKO, OSASUNGARRI ETA JASANGARRIAK IZAN DAITEZEN
Joan den maiatzaren 31n, Gure platera, gure aukerak (GPGA) Hezkuntza Batzordean parte hartu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza lege-proiektuari buruzko ekarpenak egiteko helburuarekin. GPGAko kide Ainhoa Narbaizak (Ereindajan) eta Eneko ViƱuelak (Justicia Alimentaria-Bidezko Elikadura) hainbat proposamen egin zizkioten Hezkuntza Batzordeari, eskola-elikadura hezkuntza lege berriaren artikuluetan txertatzeko. Kontsultatu albiste osoa hemen.
EHIGEREN EKARPENAK ESKOLA-JANTOKIAK ARAUTZEN DITUEN AGINDU BERRIARI
EAEko ikastetxe publikoetako jantokiak arautzen dituen agindua berritzeko prozesuari ekin zion Hezkuntza sailak abuztuan. Egun hauetan iritsi da proiektua Euskadiko Eskola Kontseilura eta Gure platera, gure aukerako kide deb EHIGEk hainbat ekarpen egin dizkio Euskal Eskola Publikoaren etorkizunerako hain garrantzitsua den araudi honi. Kontsultatu albiste osoa hemen.
Albiste gehiago
Laudioko Lamuza Eskolako umeentzako janaria "ezin dela jan" salatu dute gurasoek. Argiako albistea irakurri hemen.
La comida no llega a comedores escolares de Vitoria. Irakurri Gasteiz Hoy hedabideko albiste osoa hemen. (Gazteleraz)
LAGUN GAITZAZU GURE PLATERA, GURE AUKERAKO BULETINA EBALUATUZ!
Gure platera, gure aukeran ahalik eta ondoen informatu nahi zaituztegu eta horretarako gure praktikak ebaluatu behar ditugu. Horregatik, ebaluazio txiki bat prestatu dugu, gure buletina hobetzen lagun diezaguzun. Minutu pare bat besterik ez duzu beharko eta oso lagungarria izango da guretzat! Bete galdeketa hemen.