CabeceraMailing

ATXONDOKO ESKOLAK SUKALDEA ESTREINATU DU

Atxondoko eskolak sukalde berria du eta Atxondoko IGEak antolatutako inaugurazio ekitaldia egin dute. Ekitaldian ikasleak, gurasoak, eskolako arduradunak, Berton Bertokoa dinamikako kideak eta Atxondoko jatetxeetako sukaldariak egon ziren.

Bidea ez da erraza izan, izan ere Durangaldeko beste hainbat herritan bezala, borroka luze baten ostean lortu dute Atxondon sukaldea izatea. Kontsultatu albiste osoa hemen.

ESKOLA-JANGELAK: EREDU BERRIA ETA SUKALDEEN ZAIN

Gero eta gehiago dira eskola-jangelen kudeaketa zentralizatuari alternatibak bilatzen ari diren ikastetxe publikoak. Gure platera, gure aukera ekimenak hauxe eskatzen dio Hezkuntza sailari: behingoz abiatu dezala eredu deszentralizatu/osagarri berria eraikitzeko prozesua, inplikatutako eragile guztiekin. Kontsultatu albiste osoa hemen.

PODCAST 1: ESKOLA-JANTOKIAK, IRAUNGITAKO EREDUA

Hona hemen Bidezko Elikadurak eta EHIGEk elkarlanean eskola-jangelen inguruan egingo ditugun sei podcasten lehena! Zein da egungo egoera? Ezagutu hemen!

Albiste gehiago

Gure platera, gure aukerak profila estreinatu du Instagramen! Jarrai gaitzazu!
Email Marketing Powered by MailPoet