CabeceraMailing
Irudiak 2022-244

GOZO II JARDUNALDIEN KRONIKA

Urrian GOZO II eskola elikadura osasungarria eta iraunkorreko nazioarteko jardunaldiak egin genituen Bilbon. Hiru egunetan zehar Euskal Herriko, Estatuko, Chileko, Mexikoko eta, besteak beste, Italiako elkola elikaduraren eraldaketan inplikatutako erakundeetako ordezkari instituzionalak, politikoak eta sozialak izan genituen eta gure esperientziak eta jakiturak partekatu genituen, eskola elikadura eredu osasungarriago eta iraunkorrago batera hurbiltzeko xedez.
Irakurri albiste osoa hemen.

p004_f01

ENEKO VIÑUELA, BIDEZKO ELIKADURA «ENPRESEK ERABAKITZEN DUTE ZER ETA NOLA JAN»

Sukaldeak eskoletan egotea, enpresa txikiei aukera ematea... Viñuelaren irudiko, jangeletan bada zer hobetua, pausoak ikusi arren: «Borondatea falta da, eta beldur handia dago». Irakurri Berriako albiste osoa hemen. (Argazkia: Monika del Valle, Foku)

BERTON BERTOKOA: "GOZO JARDUNALDIEK DURANGALDEAN ERE PROIEKTU EGINGARRI BAT EGIN DAITEKEELA ERAKUTSI DUTE"

"Mundu osotik ailegatutako eskola elikadura proiektuak ezagututa, argi geratu da borondate politikoa baldin badago Durangaldean ere posible dela proiektu egingarri bat garatzea", esan dute dinamikako kideek. Irakurri Anbotok argitaratutako albiste osoa hemen.

JAKAKO PEÑAKO SAN JUAN HLHI, ESKOLA ELIKADURA OSASUNGARRIARI BURUZKO NAZIOARTEKO JARDUNALDIETAN

Jardunaldien azken egunean, eskola-jantokietako jardunbide egokiei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko gune bat ireki zen. Hara joan zen, gonbidatu gisa, San Juan de la Peña de Jaca HLHI, eskola-jantokiaren eredu gisa, elikadura osasungarriaren, hurbiltasunaren eta iraunkortasunarekin konprometituaren alde egiten dutelako. Irakurri albiste osoa hemen. (gazteleraz)

ESKOLETAKO JANGELETAN BERTAKO PRODUKTUEZ OSATUTAKO MENU OSASUNGARRIAK TXERTATU NAHI DITUZTE

Eskola elikadura osasungarriari buruzko Gozo jardunaldien baitan, Goizane eraikinean hitzaldia eskaini du Filippo Fossati, Qualità & Servizi enpresa publikoko gerenteak. Ikusi bideoa hemen.

ESKOLA-ELIKADURARI BURUZKO GOZO JARDUNALDIAK ANTOLATU DITUZTE BILBON: "JANTOKIETATIK JANGELETARA PASATZEA"

Eneko Viñuelak aitortu du eskola-jantokietako elikadura osasungarria guraso guztien buruan dagoela eta ez dela erraza lortzen, baina ez dela ezinezkoa, landu egin behar dela. Entzun Radio Popular irratian emandako elkarrizketa hemen.

Email Marketing Powered by MailPoet