Ondarretako eskolak baratze txiki bat du, eta bertan lore, landare eta barazkiak landatu dituzte, txikienen gozamenerako.

“Ez gaude baratzaren gaiarekin inolako proiektutan sartuta, baina zorionez, bi irakasle baserritar ditugu, baratze propioa dutenak eta gaiari buruz asko kontrolatzen dutenak. Bankada berriak ere baditugu ondo lan egiteko, eta ea nola doan…”, esan digu Lorenak Ondarretako eskolako guraso-elkartetik.