Beasaingo Murumendi Eskolak in situ sukaldea berria dauka bere 230 mahaikideen eguneroko menua prestatzeko. Instalazio berria Hezkuntza Sailaren «2019-2023 azpiegitura plana» dokumentuan jasota dago, eta eskolako arduradunek Hezkuntza Sailarekin eta Beasaingo Udalarekin batera egindako lanaren emaitza izan da.

Sukaldeko tresneria berrian azken teknologiadun labeak, suak, izozkailuak, ontzi-garbigailuak eta lapiko bereziak aurkitzen dira. Sukaldearekin batera, jangelan eta bertara iristeko irisgarritasun azpiegituretan egin dira hobekuntzak

Sukaldeak eragin positiboa izango du erabiltzaileen ongizatean; izan ere, orain arte ez bezala, eguneroko menua in situ prestatzeak janariaren kalitatea hobetuko du, bai ikasleentzat, bai ikastetxeko gainerako mahaikideentzat.

Gogoratu behar da eskola honek urte asko daramatzala lanean hain beharrezkoa den azpiegitura hori lortzeko, elkarrizketa honetan kontatzen ziguten bezala.