40 urte inguru ditu Errekalde herri eskolak eta hasieran egin ziren sukaldea eta jangela berritzeko premia zegoen. Kontserjearen etxea zena hartuta, espazioa zaharberritu ez ezik, handitu eta berrantolatu da.

“Sukaldea bere osotasu nean berritu genuen. Eskola sortu zenetik, berritu gabe zegoen sukaldea. Bertan sukaldatzen zen, baina jada toki gutxi genuen. Azken urteetan, ikasle kopuruak gora egin du, matrikulazioak gora egin duen heinean. Hori dela eta, bai sukaldea eta baita jantokia ere, txiki eta zahar gelditu zitzaizkigun. Sukaldearen ondoan, garai bateko konserjearen etxea ere bazegoen. Orain, espazio guzti hori sukaldeari eta jantokiari bideratu zaio. Beraz, sukaldea berritzeaz gain, handitu egin da eta baita jantokia ere”,  adierazi dute Loreak eta Aintzanek, ikastetxeko zuzendari eta ikasketa-buruak.