Gernikako Allende Salazar eskola publikoa bere jantokia kudeatzen hasi da ikaturte honetan. Jarraian Guraso Elkarteko kideek lehen egunei buruz Facebook-ean idatzitakoa:

Guraso Elkartearen hilabeteetako lanak, emaitzak ematen hasi da. Gaur Jantokiko proiektu berriaren lehen eguna izan da eta hasiera guztiek dituzten gorabeheraz aparte, dena irten da oso ondo.
Sukaldari, monitore, jantoki arduradun eta Proiektuko koordinatzaile den Olateren lana azpimarratu nahi dogu hemendik. Elikadura osasuntsua, tokiko ekonomia bultzatzea eta ingurugiroarekiko errespetuaren helburuak gauzatzeko, beraien esfortzua egiten ari bait dira.
Proiektu berri honen lehen orduak, emozioz beteta hartu ditugu eta egun historiko bat bizitzen izan garenaren sentsazioa izan dugu Guraso Elkarteko lagunek. On egin!