CabeceraMailing
Irudiak 2021-192

JANTOKI-BATZORDEAK INDARTZEKO IKERKETA-PARTEHARTZAILE TALDEAREN LEHENENGO BILERA EGIN DUGU

Irailaren 25ean Ikerkuntza, Akzioa, Partehartzea izeneko proiektuaren lehenengo saio presentziala egin genuen, Bidezko Elikadurak eta EHIGEk antolatuta. Prozesuak 12 hilabeteko iraupena izango du eta helburua ikastetxeetako jantoki-batzordeak indartzea izango da, erraminta eraldatzaile bihurtu daitezen. Irakurri albiste osoa hemen.
Irudiak 2021-186

EKIN DIOGU IKASTURTE BERRIARI

Ikasturte berri bat hasi da, eta horrekin, eskola-jantoki osasuntsuagoak, jasangarriagoak, bidezkoagoak eta hezigarriagoak eraikitzeko benetako urratsak emateko aukera. Irailaren 16an hasiera eman genion ikasturte berriari Gure Platera, Gure Aukeraren talde-motorearen lehen bilerarekin. Hausnarketak eta proposamenak onurak ekartzen ari dira, eta gainera, ilusio eta kide berriak ditugu taldean: Ereindajan, Arabako Mendialdea eta Goierriko esperientziak. Albiste osoa irakurri.
Irudiak 2021-183

MURUBARATZA: ROBOTIKA ETA BARATZA UZTARTU DITU BEASAINGO MURUMENDI ESKOLAK

Gure gizarteko erronkei aurre egin ahal izan diezazkieten ikasleak ahalduntzen dituen erantzukizunak abiapuntu izanik, robotika eta baratza bateratzen duen proiektuan murgildu da Beasaingo Murumendi eskola, zeharkako zein diziplinako oinarrizko gaitasunak garatzen dituena.
Honetaz gain, Bidezko Elikadurarekin elkarrekintzan, eskolako hezkuntza proiektuan elikadura osasungarriaren garrantzia azpimarratu nahi izan da; tailer, irteera, hitzaldi eta jarduera ezberdinen bitartez honen sentsibilizazio lanketa ikasleengan hedatuz. Hori dela eta, eskolaren helburua Murubaratza izena duen proiektu honi indarra ematea da. Albiste osoa irakurri.
MasNoticias-EU

Arratiako baserritar agroekologikoak saretuta

Hamarkada oso bateko ibilbidea du honezkero Igitiek, Arratiako (Bizkaia) baserritar agroekologikoen elkarteak. 2010. urtean hasi ziren eskualdeko zenbait nekazari elkartzen, haien artean apenas ezagutzen ez zirela eta horri buelta eman beharra zitzaiola sentitu zutenean. Irakurri Bizi Baratzeak argitaratutako albistea hemen.
MailPoet