CabeceraMailing
Sustraiak2

SUSTRAIAK CATERING, ELIKADURA AGROEKOLOGIKOA IKUSPEGI FEMINISTATIK

GarbiƱe Arroyuelo Sustraiak Cateringeko bazkide-langileetako bat da. Elikadura agroekologikoan oinarritutako sukaldaritza begetarianoa eskaintzen du Sustraiakek, ikuspegi feminista eta intersekzionaletatik. Emakumearen paperaz, agroekologiaz eta konpromiso sozialaz mintzatu gara. Irakurri albiste osoa.
Irudiak 2022-73

BERTON BERTOKOAK GALA EGINGO DU APIRILAREN 1EAN ELORRION

Berton Bertokoa tokiko elikaduraren aldeko dinamikak jaialdi berezi bat egingo du apirilaren 1ean, Elorrioko Arriola aretoan. Ezagutu galaren helburuak eta nondik norakoak albiste honetan: albiste osoa hemen.
Irudiak 2022-75 h7

GURE PLATERA, GURE AUKERA: NORTZUK GARA?

Atal berri honen bidez Gure Platera, Gure Aukerako talde motorraren kideak aurkeztuko dizkizuegu. Andoni Alonso LAB sindikatuko kolektibitateetako arduradunaren eta Bizigaia ekimeneko kide diren Amaia Aierberen eta Ane Otegiren txanda da.
MasNoticias-EU

Hezkuntza Sailak 115 eskola-jantoki atera ditu lehiaketara Euskadin 77 milioiren truke

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 76,9 milioi euroko lizitazioa egin du, eta, guztira, 22 lotetan, ikastetxeetan bertan janaria prestatzen duten kudeaketa zuzeneko 115 eskola-jantokiren zerbitzua eskaini du. Irakurri Deiak argitaratutako albistea hemen.
Email Marketing Powered by MailPoet