CabeceraMailing
Irudiak 2021-161

BERTON BERTOKOAK HITZETATIK EKINTZETARAKO URRATSA EMAN DU

Berton Bertokoa ekimenak aurrerapauso bat eman du eta durangaldeko eskoletako jantokietako eredua aldatzea helburu duen proiektua aurkeztu dio Eusko Jaurlaritzari. Isa, Gaizka eta Olatzen hitzetan ezagutuko digu proiektuaren nondik norakoak.Irakurri albiste osoa hemen.
Irudiak 2021-173

TALDE PARLAMENTARIOEKIN BATZARTU DA GURE PLATERA GURE AUKERA

Ekainaren 3an, Gure Platera Gure Aukera talde parlamentario guztiekin bildu zen. Helburua eskolako elikaduraren gaurkotasunaz hitz egitea eta eskolako jantokietan zabaltzen ari den agertoki berriari begira ideiak trukatzea izan zen. Talde guztiak bat datoz 2019ko urriaren 24ko akordioaren indarraldiarekin, baina gure asmoa akordioak benetako egitate eta ekimenetan gauzatzea da, euskal eskola-komunitateak eskatzen duen bezala.
Irudiak 2021-171

"EGUERDIAN OLGETAN" GERNIKAKO ALLENDE SALAZAR ESKOLAN

Allende Salazar eskolako guraso elkarteak, une oro aditu talde batek gidatuta, eguerdiko espazio seguru, dibertigarri eta, jakina, hezitzailea sortzeko dinamikak, jolasak eta materialak sortu ditu. Proiektua gauzatzeko, errealitatearen analisia egin da, eta beharrezkoak diren segurtasun-neurri guztiak hartu dira kontuan. Irakurri hemen albiste osoa.
MasNoticias-EU

Nutri-Score, nor babesten dugu?

Bidezko Elikadurak txosten baten bidez azaldu du zergatik dagoen pentsatuta "Nutri-score" metodologia elikadura-industriaren interesak defendatzeko, eta ez elikadura osasungarrirako dugun eskubidea defendatzeko. Era berean, adierazten dute askoz ere proposamen eraginkorragoak daudela, OMErena kasu. Ez bakarrik etiketatzea arautzeko, baita haurrei zuzendutako elikagai-publizitatea arautzeko ere. Kontsultatu albiste osoa hemen (gazteleraz).

Kanpezuko Maeztu Herri Eskolako eta Mendialdea IPIko familiek eskola-jantokiaren ereduari buruz erabakitzea exijitu dute

Beren seme-alabek eskolako jantokia soilik jaten duten tokia ez dela sentitzea nahi dute, baizik eta pertsona gisa eratzeko beste espazio bat, balio eta ohitura batzuk sortzeko lekua da. "Une honetan enpresa batzuen mesedetan sakrifikatzen ari den espazioa". Irakurri Hala Bediren albiste osoa (gazteleraz) hemen.
MailPoet