[BIDEOA]: Atxondoko ume eta gurasoak Jaurlaritzara joan dira uda honetan eskolan sukaldea jar dezaten eskatzeko

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 18a, 10:50

Jokin Bildarratz sailburuari gutun bat helarazi dio Atxondoko Ikasleen Guraso Elkarteak. Gainera, Jaurlaritzara joan dira uda honetan eskolan sukaldea jar dezaten eskatzera. 

Berton Bertokoa dinamikak maiatz hasieran jakitera eman zuenez, Hezkuntza Sailak aldatu egin ditu Durangaldeko hainbat ikastetxetan sukaldeak ipintzeko zituen aurreikuspenak, tartean Atxondoko eskolakoak. Hasieran 2020ko udan eraiki behar zuten sukaldea Atxondon, baina 2020ko otsailean denbora falta medio, jantokiko lanak 2021eko udara atzeratzea erabaki zuten. "Orain berriro denborarik ez dagoela argudiatuz 2022ko udara atzeratu gura dituzue obrak. Lanek bost hilabete iraungo dutela aurreikusten da. Bost hilabete horietan eskola orduak eta obrak bateratu beharko direla kontuan izanik, obrak ahal den arinen has daitezen eskatzen dugu, 2022ko udara itxaron barik ", adierazi diote sailburuari gutunean Atxondoko Ikasleen Guraso Elkarteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!