CabeceraMailing

AUZOAN SUKALDE PROFESIONAL BAT IZATEKO SORTU DA SALBURUAK BERE SUKALDEA PLATAFORMA

Aitor Núñez Salburua HLHIko jantokiko arduraduna, Errekabarri HLHIko gurasoa eta Salburuak bere Sukaldea plataformako kidea da Gasteizko auzo horretan sortutako ekimenaren sorrera, helburuak eta aurretik duten ibilbidea zein den kontatu digu. Kontsultatu albiste osoa hemen.

SUKALDEA ALDARRIKATU DUTE BILBOKO KARMELO IKASTOLAN

Uda honetan Bilboko Karmelo ikastolan sukaldea eraikitzea aurreikusita zegen arren (obra hau 2019-2023 epeko azpiegituren planean jasoa dago), ez da obrarik egingo uda honetan. Egoera salatzeko, “Sukaldearen aldeko argazki erraldoia” egin du ikastetxeko komunitate osoak. Kontsultatu albiste osoa hemen.

“GURE PLATERA GURE AUKERA” GUNEA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIAN

Aurten, aurrenekoz, gune propioa izango du “Gure Platera Gure Aukera” (GPGA) ekimenak Euskal Eskola Publikoaren Jaian. Jarduerak gure elikadurak dituen ondorio lokalak eta globalak ikusarazteko helburua izan du eta arreta berezia arrantzaren sektorean jarri dugu. Kontsultatu albiste osoa hemen.

LAGUN GAITZAZU GURE PLATERA, GURE AUKERAKO BULETINA EBALUATUZ!

Gure platera, gure aukeran ahalik eta ondoen informatu nahi zaituztegu eta horretarako gure praktikak ebaluatu behar ditugu. Horregatik, ebaluazio txiki bat prestatu dugu, gure buletina hobetzen lagun diezaguzun. Minutu pare bat besterik ez duzu beharko eta oso lagungarria izango da guretzat! Bete galdeketa hemen.
Email Marketing Powered by MailPoet