CabeceraMailing
Irudiak 2021-92

JAN ETA IKASI, ESKOLATIK HASI: 2.0 GIDA ETA ERAKUSKETA

Jan eta ikasi, eskolatik hasi eskola jantokia eraldatzeko eta osasungarri, hezigarri, hurbileko, agroekologiko eta bidezko bihurtzeko lehen pausoetarako jarraibideak, ideiak eta orientabideak biltzen dituen 2.0 gida da, Bidezko Elikadurak eta EHIGEk, proiektu pilotuen ordezkarien laguntzarekin eta Sorkinekin elkarlanean egindakoa. Gidarekin lotuta, hezkuntza komunitateko agente guztiei zuzenduta dagoen erakusketa antolatu dugu. Bertan, gidaren eduki nagusiak laburbiltzen dira eta hainbat eskolatan egongo da ikusgai ikasturtea amaitu arte eta hurrengo ikasturtean ere.
Irudiak 2021-119

LABORE BILBO: ELIKADURA BURUJABETZA PRAKTIKATZEKO GUNEA

Nicoletta Radatta Labore Bilboko bazkidea da, eta dendako lantaldeko kidea. Lantalde horretan, kontzientziazio-lanarekin zerikusia duten jarduera guztiak dinamizatzeaz eta gauzatzeaz arduratzen dira eta artikulu honen bidez, Labore Bilbo ezagutzera gonbidatzen gaitu. Laborek egungo kontsumo-eredua aldatu nahi du, tokiko nekazaritzarekiko eta abeltzaintzarekiko konpromisoan eta ekonomia sozial eta solidarioaren ikuspegian oinarrituta. Gainera, proiektu honetan parte hartzeko modua ezagutuko dugu. Irakurri artikulu osoa hemen.

Irudiak 2021-102

IKASTETXERIK EZ SUKALDERIK GABE!

Sukaldea ikastetxe guztien ezinbesteko azpiegitura izan beharko litzateke. zuen zentroan sukaldea eskatzera animatzen zaituztegu. Ikastetxe publikoen kanalik egokiena OOGa da eta, ikasturteko azken hiruhilekoko bilerekin batera, eskaera zuen ikastetxera eramatea proposatzen dizuegu. Horretarako, dokumentu bat prestatu dugu, zuentzat baliagarria izan daitekeelakoan. Irakurri hemen artikulu osoa.
MasNoticias-EU

Atxondoko ume eta gurasoak Jaurlaritzara joan dira uda honetan eskolan sukaldea jar dezaten eskatzeko

Berton Bertokoa dinamikak maiatz hasieran jakitera eman zuenez, Hezkuntza Sailak aldatu egin ditu Durangaldeko hainbat ikastetxetan sukaldeak ipintzeko zituen aurreikuspenak, tartean Atxondoko eskolakoak. Ikusi bideoa hemen.

Elikagunea: Egunerokoa bertakoa jatea denean

Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada horrelakoa Azpeitian. Ezagutu Elikagunea!
MailPoet