CabeceraMailing
Irudiak 2023-09

'EKOIZPEN DUINA, KONTSUMO HERRIKOIA' MATERIAL DIDAKTIKOEN AURKEZPENA

Ikerketa honen ondorioak publiko ezberdinekin lantzeko, material sorta bat kaleratu zuten abenduan: haurrekin, gazteekin eta helduekin lantzeko euskarri ezberdinak garatu dira. Haur eta familientzako material didaktikoa Bergarako San Martin ikastetxean aurkeztuko zuten abenduaren 16an estreinekoz; eskola komunitatea, Biolur elkartea eta Ereindajanek elkarlanean antolatutako jarduera-sorta baten baitan. Eskolako jangelako proiekturako aberasgarri izatea ez ezik, elikadura heziketan sakontzeko eta bere osotasunean lantzeko ekimen bateratua izango da.
Irakurri albiste osoa hemen.

Irudiak 2023-17

NUTRIZIO-HEZKUNTZARI ETA FAMILIA-ELIKADURARI BURUZKO TAILERRA FAMILIENTZAKO ELIKADURA ESKOLAN

Bidezko Elikadura, BIGE eta EHIGEn hainbat urte daramatzagu eskola-elikadura eraldatzeko lanean, eskola-jangeletako eraldaketan eta prozesu horren barruan, oso garrantzitsua da eskoletan kontzientzia eragitea, izan ere familiak gizarte eraldaketarako aparteko dinamizatzaileak dira. Irakurri albiste osoa hemen.
Biziola4

BIZIOLAK EKOIZLEEN ETA HERRITARREN ARTEKO ZUBIA IZAN NAHI DUEN DENDA ZABALDU DU LAZKAON

Goierriko eskualdeko ekoizleen eta herritarren arteko zubia izan nahi duen topalekua eta elikadura eredu, burujabeago, iraunkorrago eta orekatuago baten bidean akuilu izan nahi du Biziola sareak, eta horretarako Lazkaon kokatu duten denda komunitarioa zabaldu du. Irekiera ekitaldian eskualdeko, ekoizle, bazkide, eragile eta herritar ugari bildu ziren. Irakurri albiste osoa hemen.

IPARLAB: "EKOIZLEEI ETA INSTALATZEN DIREN GAZTEEI SALMENTA SARE BERRIAK PROPOSATZEA DA GURE ASMOA"

Duela hiru bat urte hasi zen Ipar Euskal Herriko Arrapitz Federazioa laborantza iraunkorraren inguruko beste hainbat elkarte eta talderekin lanean, errestaurazio kolektiboko profesionalei bertako eta kalitatezko produktuak saltzeko bide berriak aztertzen. Bilatze horretatik sortu da Iparlab proiektua. Argiako albiste osoa hemen.

Email Marketing Powered by MailPoet