Christophe Corbiere-ek bisitatuko gaitu datorren astean. Frantziako Isère Departamentuko Nekazaritza sailean bigarren hezkuntzako jantokiak bertako produktuekin eta ekologikoekin kudeatzeaz arduratzen da Corbiere.

Isère-eko esperientzia ezagutzeko, jardunaldi irekiak egingo ditugu urtarrilaren 26an Bilbon. EAEko eskola-jangela publikoetan egindako ikerketaren emaitzak ezagutzeko aukera izango dugu ere eta Sandander-eko Cisneros ikastetxe publikoko ordezkariek eskola-jangela iraunkorraren esperientzia kontatuko digute.