Gizarteak iraunkortasunean, gertutasunean eta osasunean oinarritutako elikadura eredua eskatzen duen une erabakigarri batean gaude.

Gure elikadura eredu globalizatu, osasungaitz eta jasangaitzaren kate-maila bat gehiago da eskola elikadura. Baina berau eraldatzeko abiapuntu ona izan daiteke ere. Fokua hezkuntza alorrean ipiniz pausu handiak eman ditzakegu elikadura eredu osasuntsuagoa eta iraunkorragoa lortzeko bidean. Gizarte, politika eta hezkuntza mailako erronka baten aurrean gaude.

Horren jakitun, GOZO I. Nazioarteko Jardunaldiak ospatuko ditugu Bilbon, munduko hainbat izkinetan martxan dauden praktika onei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko espazioa. Hiru egunetan zehar, munduko hainbat txokotan martxan dauden esperientziak eta kontakizunak ezagutuko ditugu, zeintzuek lagunduko diguten gure elikadura hobetzen.

Hainbat persona elkartuko dituen gunea izan nahi dugu. Elikadura subiranotasuna, gizarte eta ingurugiro justizia, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten duten pertsonena, elikadura pedagogía osasuntsua eta iraunkorrean aurrerapusuak ematen ari diren hezkuntza-eragileena eta egungo elikadura eredua aldatzeko politika publikoak martxan jarri dituzten instituzioena. Azken finean, eskola elikaduratik abiatuz gizarte hau aldatu nahi dutenen topagunea izan nahi dugu.

GOZO abiapuntu bat izango da, helmuga eta bidea adostu eta egiteko daude.

Animatu eta parte hartu!

Informazio gehiago: WWW.GUREPLATERAGUREAUKERA.EUS

#GOZOBILBAO