CabeceraMailing

EAEKO 17 IKASTETXERI ESKOLA-JANTOKIKO ZERBITZUA EMATEARI UTZIKO DIO SERUNION ENPRESAK

Azken asteetan enpresa horrek gorabehera larri ugari izan ditu eskola-jantoki ezberdinetan. Eskola-komunitateek, hainbat gizarte-eragilerekin batera egindako salaketa-lanari esker, Hezkuntza Sailak eta enpresak irailetik 17 ikastetxeri ematen zien kontratua etetea erabaki dute.

GPGAn behin eta berriro esan dugu gorabehera horiek ez direla arazo puntualak izan, egiturazkoak baizik, eta erabat iraungita dagoen kudeaketa-eredu baten ondorioak direla. Albiste osoa hemen.

MENU PERFEKTOA, FAMILIENTZAKO IHES-GELA

EHIGEk eta Bidezko Elikadurak eskola-eremuko elikadura hobetzeko elkarrekin egiten dituzten jardueren barruan, familiei zuzendutako esperientzia berritzaile bat jarri dugu abian ikasturte honetan. Esperientzia hau Menu Perfektoa izeneko ihes-gela batean datza. Kontsultatu albiste osoa hemen.

IRUNGO BELASKOENEAKO ESKOLA-BARATZEA INOIZ BAINO BIZIAGO DAGO

2023-2024 ikasturte honetan, Irungo Belaskoenea eskolak martxan jarri du ikastetxeko ikasle guztiek parte hartzen duten eskola-baratzea. Tailerren bitartez, arratsaldero baratzera joateko aukera dute. Albiste osoa hemen.

PODCAST 1: ESKOLA-JANTOKIAK, IRAUNGITAKO EREDUA

Hona hemen Bidezko Elikadurak eta EHIGEk elkarlanean eskola-jangelen inguruan egingo ditugun sei podcasten lehena! Zein da egungo egoera? Ezagutu hemen!

Albiste gehiago

Gure platera, gure aukerak profila estreinatu du Instagramen! Jarrai gaitzazu!
Email Marketing Powered by MailPoet