CabeceraMailing

GOZO SALBURUA EGINGO DUGU MAITZAREN 26AN

GOZO bueltan da! Oraingoa jardunaldia Gasteizko Salburua auzoan egingo dugu. Laster informazio gehiago Gure platera, gure aukerako web eta sare sozialetan. Bitartean... gorde data!

“JANGELA ARDURADUNAK SARETZEN” JARDUNALDIAREN BIDEOAK

Jangela arduradunak saretzen izeneko jardunaldia antolatu genuen HEIZEk eta EHIGEk martxoaren 15ean EHUren Bilboko Hezkuntza Fakultatean,Leioako kanpusean, eskola-jangelak hobetzeko xedez. Dagoeneko ikusgai dituzue irekiera ekitaldia, esperientzien-mahaia eta ondorioen bideoak.

IKASTETXE PUBLIKOETAKO SUKALDEEN MAPA

Mapa bisual eta interaktibo bat egin dugu, gure ikastetxe publikoetako sukaldeen azpiegituren egoera ezagutzeko aukera ematen duena: berdez, in situ sukaldea duten zentroak; urdinez, proiektua onartuta dutenak eta laster azpiegitura berria izango dutenak; gorriz, eskaera ofiziala eginda izan arren erantzunaren zain dauden zentroak.

Gure helburua puntu guztiak berde bihurtzea da, sukaldea ezinbesteko tresna baita gure eskola-jantokien kalitatea hobetzeko.
Albiste osoa hemen.

ABIAN DA ‘FAMILIENTZAKO ELIKADURA ESKOLA’ ONLINE IKASTAROA

Bidezko Elikadura GKEak, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuarekin (Hegoa) eta EHIGErekin batera, ” Familientzako Elikadura Eskola: Elikadura osasungarri eta jasangarri baten alde online ikastaroa osatu dugu.
Elikadura-praktika iraunkorrak eta osasungarriak sustatzeko funtsezko helburuarekin, doako kurtso berritzaile honek funtsezko tresna izan nahi du familiek aldaketa eraldatzaileak bultza ditzaten, bai hezkuntzaren esparruan, bai etxean. Kontsultatu albiste osoa hemen.

Albiste gehiago

Gure platera, gure aukerak profila estreinatu du Instagramen! Jarrai gaitzazu!
Email Marketing Powered by MailPoet