2011. urtean Bidezko ElikadurakAlimentAcción: landa mundu bizi baten aldeko eskola sarea” proiektua jarri zuen martxan hainbat autonomi erkidegoko Lehen Hezkuntzako 100 bat eskolatan. Inguruko beste eragileei esker, eskolekin mundu globalizatuak noizbait lapurtu zigutena uste zutena lantzeko: herrien elikadura burujabetza.

Gure elikatzeko moduaren inguruan hausnarketa egitea, ingurunearekin eta baserritarrekin berrio konektatzea edota prokuktu eta elikadura sistema batzuk eskeintzen diguten ustezko onuren gain, hausnarketatik haratago aurrerapausuak ematea ahalbidetu digu. 2018-2019 kurtsoan EAEko familien, irakasleen, ikasleen eta sukaldeko langileen arteko elkarlaren emaitza da hau. Gure Platera Gure Aukera bezalako ekimenen lanaren eta lehen eskola komunitatearen esku zegoen erabakitzeko ahalmena galtzearen arduraren emaitza ere bada.

Eskola-jantoki eredu justu, hurbil eta iraunkor baten baloreak eta oinarriak dituen sistema aztertu eta proposatu egiten du Bidezko Elikadurak, metodologia aktiboak eta partehartzaileak erabiliz. Prozesu osoa errespetatzen duena: ekoizpena, eraldaketa, banaketa eta produktuen kontsumoa.

Elikadurarekin zerikusia duten espazioen kudeaketa eraldatu eta hobetu daitezkeela ikusi dute erreflekzio eta akzio prosezu honetan parte hartzen ari diren eskolek. Eskola komunitatera zabaltzeak ideiak sortzen dituela, partaide izatea ahalbidetzen duela eta ardura sortzen duela baieztatu dute. Elementu asko batzen dituen errealitateaz ari gara: osasuna, ingurugiroa, justizia, nekazaritza-aniztasuna, ekitatea, elikaduraren oraina eta geroa… Hauek dira proeiktu honetan parte hartu duten eskolak: Artea, Kanpezu, Laukariz, Murumendi (Beasain), Orduña eta Vista Alegre (Sestao). Laukariz eta Orduña beste kudeaketa eredu bat posible dela erakutsi duten proiektu pilotuak dira, 2016-2017 eta 2018-2019 kurtsoetan martxan jarritakoak.

Horretaz gain, hezkuntza proiektuari esker lan egiteko modu desberdinak ezagutzea ahalbidetzen ari da, adibidez, talde eta sektore desberdinetako lana sustatzea, hezkuntza komunitatearen inplikazioa proiektuan, ortua bezalako espazioen eraberritzea eta elikaduraren inguruko hezkuntza material kritikoa sortzea….

Hezkuntza komunitatea bere historiaren protagonista izateko oinarriak finkatzen ari dira, eskola-jantokiaren eredu egokiena zein den erabakiz, bere beharrei, eskaerei eta kezkei hobeto erantzuten dituena.

2019an gero eta gehiago dira eskola-jantokiak bertan lan egiten duten pentsonenak eta urtean 170 egun bertan pasatzen dituzten ikasleenak direla uste duten pertsonak.

btr