Ikasturte honetan elikagai ekologikoak kontsumitzen dituzte Gasteizko udal haur eskoletan. Bost eskola dira guztira, hauetako hiruek sukaldea dute eta beste bietara hauetan sukaldatutako janaria ematen da. 195 menu egiten dira guztira.

Kontratu berri baten bidez lau lotetan banatuta daude gaur egun kontsumitzen diren jakiak: fruta, barazkiak eta pasta (guztia ekologikoa), haragia, oilaskoa eta arrandegia (azken hiru hauek Gasteizko dendetan erosiak).

Datorren ikasturtera begira kontratu berri bat egingo du Udalak eta jadanik harremanetan dago bertako ekoizleekin hauen ekoizpen ahalmena ezagutzeko.

Elikagaien erosketan aldaketak egiteaz gain, beste bi arlo landu dituzte ere: langileen formakuntza eta familien kontzientziazioa nutrizionista baten eskutik.