Hauxe adostu zuen Eusko Legebiltzarrak pasa den otsailean: “Eusko Jaurlaritzak intentsifikatu ditzala lanak inplikatutako eragileekin indarrean dagoen kontratuan zehar aztertu eta erabakitzeko eman beharreko pausoak, horrela, bere kasuan, ikastetxe publiko bakoitzak bere jantokia kudeatzeko modua aukeratu ahal dezan”.

2015-2016 ikasturtea amaituta, Hezkuntza sailak ez du jakinarazi zein pausu emango dituen. Beraz, ikastetxe bakoitzari dagokio erabakitzea zer nolako kudeaketa-eredua nahi duen. Lagun izango ditu federazioak eta EHIGE.