Gure Platera, Gure Aukera talde motorra nortzuk osatzen duten jakin nahi duzu? Atal honetan taldea osatzen duten pertsona guztiak ezagutzeko aukera izango duzue. Gaur Lurdes aurkeztuko dizuegu!

Nor zara eta ze erakunderen ordezkaria zara GPGAn?

Lurdes Imaz naiz, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioaren koordinatzailea.

Noiztik zarete GPGAren parte?

2011tik, GPGA 2015ean sortu zen arren.

Zergatik parte hartzen duzue GPGAn?

Guraso Elkarteak eta federazioak urteak daramatzagu eskola-jantokien kalitatea hobetzen saiatzen. 2011tik, egungo elikadura-sistema jasanezina eraldatzeko eskola-jantokia tresna ezin hobea dela uste duten beste gizarte-eragile batzuekin aliantzan ari gara lanean.

Nolakoak izan beharko lirateke zure ustez eskola-jantokiak?

Ikastetxe publikoek nahi duten jangela motari buruz erabakitzeko gaitasuna izan behar dutela uste dugu, batez ere. Jantokiko batzordeen bidez, ikasleentzako elikadura osasuntsua eta jasangarria lortzeko beharrezkoak diren gaitasunak izan behar dituzte.

Ze mezu bidaliko zenioke eskola-jantokiak eraldatzeko bidean dauden edo egon nahi direnei?

Lehenik eta behin, ikastetxean jantoki-batzordearen inguruan antola daitezela eta, hortik aurrera, helburu hori lortzeko aliantzak bilatzea, betiere federazioen aholkularitza izanda.