Urtarriletik ekainera 20 erakundek baino gehiagok “Gure Platera Gure Aukera” plataformaren sendotze prozesuan parte hartu dugu, Fundación Entretantos-eko Santiago Camposen eta Verónica Garciaren laguntzarekin.

Aldarrikatzen dugun eskola jantokiaren ezaugarriak zehaztu ditugu aurrez aurreko sei sesiotan. Hau da, “osasuntsua”, “hurbila”, “bidezkoa” eta “hezitzailea” hitzak erabiltzen ditugunean adierazi nahi duguna definitu dugu. Era berean eskola-jangela eredu berriarentzat nahi dugun gobernantza eredua definitu dugu, gure ibilbide-orria adostu dugu, hurrengo hileetan egingo ditugun jarduerak eta plataformaren egitura.

Prozesu honi esker plataforma indartu egin dugu, eskola-jantoki ereduaren aldaketan inplikatuta dauden erakundeen laguntzaz: familiak, langileak, sindikatuak, ekoizleak, GKE, nekazaritza eskolak, etab.