|
|
|
|
|
JANGELA KOLEKTIBOAK HORNITZEKO DEBAGOINENEKO PLATAFORMA
|
Gero eta gehiago dira gure inguruan jantoki osasungarriago eta iraunkorragoak lortzea helburu duten egitasmoak. Oraingo honetan Debagoienara hurbildu gara. Ainhoa Narbaiza Irizar Ereindajaneko kidea da, eta Jangelak hornitzeko Debagoieneko plataformaren dinamizatzailea. Berarekin hitz egin dugu Debagoiena eskualdeko proiektua ezagutzeko xedez. Irakurri albiste osoa hemen.
|
|
|
|
|
LANBIDE HEZIKETAKO HEZKUNTZA-BALIABIDEEN KIT-A AURKEZTU DU ALIMENTACCION PROGRAMAK
Alimentaccion Bidezko Elikadurak eta Hegoak zuzendutako gizarte-hezkuntzazko programa programa da, gure elikadurari eta inguruari, osasunari eta pertsonen eta komunitateen bizi-baldintzei nola eragiten dien azaltzen duena. Programak Nekazaritzako Lanbide Heziketa familiarako tresna eta baliabide pedagogikoen kit-a aurkeztu du. Albiste osoa hemen.
|
|
|
|
|
DAME VENENO KANPAINAREN TXOSTENAREN LABURPENA
Dame Veneno kanpaina. Gaixotzen gaituen elikaduraren muinerako bidaia. VSF Bidezko Elikadurak eta EHIGEk elkarlanean egindako ikerketa hau gaixotzen gaituen elikaduraren kontrako kanpaina da. Deskargatu hemen txostenaren laburpena.
|
|
|
|
|
|
|
Allende Salazar eskola: "Jantokiko menua Busturialdeko elikagaiekin prestatzen da"
Gernikako Allende Salazar eskolan proiektu aitzindari bat jarri dute martxan, eskolan bertan janaria prestatzea. Ekimen honek, kalitate handiagoko produktuak jaten dituzten ikasleei mesede egiteaz gain, inguruko baserritarrei eta ingurumenari ere mesede egiten die. Ikusi bideoa hemen (gazteleraz).
|
|
|
Aragoik eskolako jantokiko-zerbitzua hobetzeko zenbait neurri proposatu ditu
Aragoik aho batez onartu du legez besteko proposamen bat, eskolako jantoki-zerbitzua hobetzeko zenbait neurri proposatzen dituena, hala nola "in situ sukaldaritzak" programa sustatzea, elikaduraren kalitatean eta ingurumenaren iraunkortasunean eragiten duena. Albiste osoa hemen (gazteleraz).
|
|
|
|
|
|