Gure Platera, Gure Aukera talde motorra nortzuk osatzen duten jakin nahi duzu? Atal honetan taldea osatzen duten pertsona guztiak ezagutzeko aukera izango duzue. Gaur Eneko aurkeztuko dizuegu!

Nor zara eta ze erakunderen ordezkaria zara GPGAn?

Eneko Viñuela naiz, Bidezko Elikadurako Euskal Herriko koordinatzailea.

Noiztik zarete GPGAren parte?

2011tik mugimendu horren parte izanik, GPGA 2015ean jaio baitzen ofizialki, baina horren aurretik ere hainbat eragilek antzeko lana egiten genuen, baina irudi eta izen komunik gabe.

Zergatik parte hartzen duzue GPGAn?

Aktiboki parte hartzen dugu ekimen honetan, egungo elikadura-eredu globalizatuak bidegabekeria ugari eragiten baititu, eta kalteak pertsonengan eta planetarengan. Eredu hori aldatzeko ahaleginean, eskola-elikadura funtsezko gunea dela ikusten dugu, etorkizuneko pertsonek parte hartzen baitute bertan. Horiekin lan eginez, elikadura-etorkizun osasuntsuagoa eta iraunkorragoa eraiki dezakegu.

Nolakoak izan beharko lirateke zure ustez eskola-jantokiak?

Eskola-jantokiak ikastetxeen proposamen pedagogikoaren beste zati bat izan beharko lirateke, eta ez soilik zerbitzu osagarri bat. Lehen sektorea bultzatzeko, tokiko ekonomia eta ekonomia zirkularra sustatzeko eta elikadura-eredu bidezkoagoa, hurbilagoa, osasungarriagoa eta eraldatzaileagoa eraikitzeko motorra izan daitezke.

Eskola-komunitateek erabaki behar dute zer jantoki nahi duten beren ikastetxeetan, eta bertan parte hartzen duten eragile guztien artean, ideiak eta aldaketak eman behar dituzte egunez egun hobetzen joateko.

Ze mezu bidaliko zenioke eskola-jantokiak eraldatzeko bidean dauden edo egon nahi direnei?

Oso garrantzitsua da eskola-komunitate prestatua izatea eta ideiak argi izatea zer nahi den eta zer lor daitekeen. Pausoz pauso joan zen, ezin da frustrazioan erori epe laburrean gure helburuen % 100 ez lortzeagatik. Lanean jarraitzera animatuko nituzke, bidea luzea eta zaila izango da.