Lehenbizi, zuen jantokiko ezaugarriei buruzko informazioa bildu (nola kudeatzen den, sukaldea duen ala ez, etab.). Gero parte hartzea eta sentsibilizazioa eta komunikazioa ataletara joan. Atal horietan familia gehiagorengana eta hezkuntza komunitate osoarengana heltzeko lagungarri izan daitezkeen zenbait gako topatuko dituzue. Izan ere, aldaketa asko zuenaren moduko talde txiki batekin hasten dira!

Informazio orokorra lortze aldera, lehenbizi, zuen eskualdeko guraso elkarteen federazioarengana edo EHIGE rengana jo. Atal zehatz bati buruzko informazio gehiago lortzeko joan kontaktuak atalera.

Lehenik eta behin, familiekin, horiek baitira bere seme-alaben elikaduran inplikatu behar direnak. Hezkuntza komunitatearekin ere, jakina: zuzendaritza, jantokiko arduraduna eta langileak, klaustroa, ikasleak, elikagai hornitzaileak, etab. Informazio gehiago hemen.

Esperientzia pilotuek eta autogestioak erakusten diguten bezala, tokiko produktu agroekologikoetan oinarritutako menuak eskaintzea ez da garestiagoa, izan ere, kasu horietan ez da irabaziak bilatzen dituen enpresarik. Edonola ere, administrazioak ez du eredu hori arautzen, hortaz, beren jantokia beste modu batera kudeatzea erabakitzen duten ikastetxeen kasuan, ez dakigu zein izango den administrazioak horiei emango dien babesa. Kontuan hartu behar dugu administrazioak bai finantzatzen dituela catering enpresek kudeatutako jantokiak.

Ikasle horiek jasotzen duten bekak ez du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako zerbitzuaren prezio osoa estaltzen (4,60 euro menu bakoitzeko). Catering enpresek kudeatutako ikastetxeetan, Hezkuntza Sailak, langileen eta janariaren kostuak estaltzeko beharrezkoa bada, diru kopuru hori ematen die ikastetxeei. Proiektu pilotuen kasuan, ordea, Administrazioak kasu horiek arautzen ez dituenez, Eusko Jaurlaritzarekin zuzenean kudeatzen ari dira hori.

Herriko eta hiriko testuinguruen artean gauza batzuk aldatzen dira. Beharbada, problematika batzuk partekatuko dituzue eta beste batzuk ez. Adibidez, herri bateko ikastetxean gurasoren bat baserritarra izateko aukera gehiago dago. Hiri batean, aldiz, nekez gertatuko da hori. Era berean, tokiko administrazioekiko distantzia handiagoa izango da hiri batean herri batean baino. Horregatik, zuen testuingurua aztertzen eta inguruari begiratzen hastea komeni da: inguruan egoera berean dagoen beste ikastetxerik duzuen, zeintzuk diren agroekologiaren eta elikaduraren inguruan lan egiten ari diren gizarte mugimenduak. Hala, zuen testuinguruaren eta zuen komunitateko kideen diagnostiko bat egin beharko duzue eta horiek mobilizarazteko eta elkarrekin politikan eragiteko aukerak aztertu beharko dituzue.

Guraso elkartea familiak ikastetxean ordezkatzen dituen organo ofiziala da, hortaz, ezinbestekoa da hori sortzea. Zuen federazioak informazioa eman diezazueke gai horren inguruan.

Batzuetan, ikastetxean ez da elikadurarekiko ardura antzematen baina ikastetxe guztietan daude haurrek jasotzen ari diren elikaduraz kezkatzen diren pertsonak (irakasleak, gurasoak, langileak, kanpoko eragileak etab.). Pertsona horiek identifikatzeko eta horiengana heltzeko informa zaitezte Sentzibilizazioa eta komunikazioa atalean.

Gaur egun, EAEko ikastetxe guztiak hornitzeko behar adina tokiko elikagai ekoizten dira. Horien artean, ordea, elikagai ekologikoak ez dira ikastetxe guztiak hornitzeko nahikoak. Horrexegatik, gure sentsibilizazio, mobilizazio eta politikan eragiteko ekintzetan, elikadura burujabetza eta agroekologia babesten duten politika publikoak eskatzea oso garrantzitsua da.

Kolektibo eta pertsona hornitzaileak aukeratzeko, aukeratze prozesu gardena abiatzea gomendatzen dizuegu, hemen azaltzen dugun bezala, hain zuzen ere.

Zuen ikastetxean jantokiko batzorde bat baldin badago, horri adieraziko dizkiogu gure kezkak. Izan ere, batzordeak behar den norabidean jardun dezake: enpresa, Eusko Jaurlaritza, etab. Jantokiko batzorderik ez badago, aldiz, bi aukera hauek dituzue: ikastetxeko OOGari jantokiko batzorde bat sortzeko proposamena egitea gomendatzen dizuegu (aurreko urratsa egin ahal izateko) hori posible ez bada, guraso elkartearengana jo, horrek gure kexak jantokiko arduradunari eta zuzendaritzari jakinaraz diezazkien, horiek, beren aldetik, hartu beharreko erabakiak har ditzaten.

Gaur egun hori ez da posible, araudiak baimentzen ez duelako. Izan ere, enpresak Eusko Jaurlaritzak aukeratzen ditu lehiaketa publikoaren bitartez. Beste autonomia erkidego batzuetan, esate baterako, Kantabrian edo Katalunian ikastetxeek erabaki hori hartzeko ahalmena dute.