Urriaren 3tik 5era bitartean egingo dugu Bilboko Bizkaia Aretoan, GOZO II Jardunaldiak. Urriaren 3an arratsaldez elkartuko gara, eta 4an eta 5ean, ordea, goizez eta arratsaldez. Hemen ikus ditzakezu sortu ditugun mahaiak, klik egin atal bakoitzean informazio zehatzagoa izateko. Gorde ezazu data eta eman ezazu izena!

Zer da GOZO?

Gure elikadura eredu globalizatu, osasungaitz eta jasangaitzaren kate-maila bat gehiago da eskola elikadura. Baina berau eraldatzeko abiapuntu ona izan daiteke ere. Fokua hezkuntza alorrean ipiniz pausu handiak eman ditzakegu elikadura eredu osasuntsuagoa eta iraunkorragoa lortzeko bidean. Gizarte, politika eta hezkuntza mailako erronka baten aurrean gaude, gizarteak iraunkortasunean, gertutasunean eta osasunean oinarritutako elikadura eredua eskatzen duen une erabakigarri batean.

Horren jakitun, munduko hainbat izkinetan martxan dauden praktika onei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko espazioa gisa jaio zen GOZO, Bidezko Elikadurak eta EHIGEk bultzatuta.

2019ko urriaren 2, 3 eta 4ean eskola elikadura osasuntsuagoa eta jasangarriagoa sustatzen duten politika publikoak, eragile eraldatzaileak eta esperientzia pedagogikoak ezagutu genituen GOZO I. Nazioarteko Jardunaldietan, Bilboko Itsasmuseum-ean.

Bigarren edizioa urriaren 3tik 5era bitartean egingo dugu Bilboko Bizkaia Aretoan, osasun egoerak eskatzen dituen osasun neurri guztiak bermnatuz. Gorde ezazu data eta eman ezazu izena!