Alimentaccion Bidezko Elikadurak eta Hegoak zuzendutako gizarte-hezkuntzazko programa programa da, gure elikadurari eta inguruari, osasunari eta pertsonen eta komunitateen bizi-baldintzei nola eragiten dien azaltzen duena. Programak Nekazaritzako Lanbide Heziketa familiarako tresna eta baliabide pedagogikoen kit-a aurkeztu du.

Elikadura-subiranotasuna eta genero-ikuspegidun garapen jasangarria barne hartzen dituzten kit-ak dira. Laster, Lanbide Heziketako beste bost familientzako kitak ere egongo dira eskuragarri: Elikagaien Industriak LH, Osasungintza LH, Ostalaritza eta Turismoa LH, Gizarte eta Kultur Zerbitzuak LH eta Itsasoa eta Arrantza LH.

Baliabideak lau motatakoak izango dira: deskarga daitezkeen dokumentuak, ikus-entzunezkoak, web orrietarako estekak eta mapak. Kit bakoitzak hiru atal izango ditu:

  • Ikasgelan lan egiteko eta gehiago jakiteko baliabideak: bideoak, txostenak, artikuluak eta kategoria hauetan sailkatutako beste baliabide batzuk: elikadura-subiranotasuna, hezkuntza-berrikuntza, genero-ikuspegia, elikadura-hezkuntza, jasangarritasuna eta ekonomia eraldatzaileak.
  • Ikaskuntza motibatzeko proposamenak: baliabideak ikasgelan aplikatzeko ideiak.
  • Mundua eraldatzeko esperientziak: beren jarduera ekitatearen, jasangarritasunaren eta justizia sozialaren parametroen eta hezkuntza-esperientzien arabera garatzen duten ekimenei eta enpresei buruzko informazioa.

Gainera, Alimentaccion programak bideo tutorial bat atera du nola nabigatu azaltzen duena, oztoporik gabeko web gune bat, pertsona guztien nabigazioa errazten duena.

Nekazaritza familiarentzako baliabideen kit-a kontsultatu esteka honetan.