Onintza Rojas Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikaslea da eta Tolosaldean kokatzen diren Lehen Hezkuntzako 13 eskola-jantokiren inguruko elikagaien xahuketaren inguruko azterketa sakona egin du, egoeraren diagnostikoa egiteko eta alternatiben azterketa egiteko. Datuek ondorioztatu dute 27 tona elikagai xahutzen direla Tolosaldean urtean. Xahuketa murrizteko prebentziozko zenbait neurri ere mahai gaineratzen ditu Rojasen azterketak, ikasleek janariarekiko duten harrera hobetzera edo jangelako kudeaketan aurreikuspenak hobetzera bideraturikoak gehienak. Janaria tokian bertan prestatzea eta horretan diharduen langileriaren esperientzia ere lagungarri dira zentzu horretan, azterlanetik ondorioztatzen denez.

Zertaz ari gara elikagaien xahuketaz hitz egiten dugunean?

Xahuketa oso kontzeptu nahasia da, interpretazio asko dituelako. Gure ikerketa egiteko aurkitu genuen lehenengo arazoa izan zen ez dagoela definizio komun bat, orduan gehien errepikatzen zena eta guretzat fidagarriena zena hartzea erabaki genuen: elikadura xahuketa ekidin daitekeen elikagaien hondarren frakzioa da, kontsumo ohitura txarrekin edo manipulazio desegokiarekin erlazionatuta dagoena.

Tolosaldeko 13 ikastetxeren xahuketa aztertu duzue, nola bideratu duzue ikerketa?

Tolosaldea Garatzenek jarri zuen martxan proiektu hau, lehen hezkuntzako ikastetxeetan elikagaien xahuketaren errealitatea zein zen ikusi nahi zutelako. Guk informazioa zabaldu genuen eta azkenean lehen hezkuntzako 12 eskolek, bigarren hezkuntzako bi eskola (jantokia konpartitzen zutelako) eta lanbide heziketako batek parte hartu zuten, orotara 13 jantoki aztertu genituelarik.

Gure hasierako ideia jantoki horietara joan eta zenbat elikagai xahutzen zen eta non, ze jatorrirekin, kuantifikatzea zen. COVID19a dela eta eskolak itxi zituzten eta eskolei elkarrizketa batzuk eginez egin dugu lan, eta ateratako datuekin bibliografikoki estimatu genuen zenbat xahutzen egon zitekeen Tolosaldean. Ikerketan garrantzia berezia eman genion estudio teoriko legal eta teorikoari, eta lau alternatiba planteatu genituen: murrizteko nola egin zitekeen, nola bideratu zitekeen giza elikadurara sobratzen zena, animalien elikadurara edo konpostajera, hau da, gestiorako jerarkian maila altuenean daudenak, elikagaiak zabortegira botatzea guretzako ez zen aukera bat.  Ikerketa teorikoa eta legala egitean ikusi genuen alderdi legalak pisu asko duela eta horrek asko baldintzatzen duela zer egin daitekeen benetan sobratzen den horrekin. Lortu genituen datuetatik ateratako estimazioekin eta ikusi genituen alternatibekin proposamenak egin genituen.

Ikerketa horretan lortutako emaitzak espero zenituzten?

Guk estimatu genuen Tolosaldean 13 jantoki horietan urtean botako zirela ia-ai 27 tonelada zaborretara. Datu hau asko da? Niretzako datu hau asko da jan daitekeen elikagaia den momentutik,  betiere pentsatu behar dugulako hauek direla jateko prest dauden elikagaiak, ondo zeudenak eta bota direnak, orduan niretzako asko da edozein kopuru.

Lortu dituzuen datuak ikasleekin konpartitu dituzue?

Ez, gure proiektu honen helburua diagnostiko bat egitea eta alternatibak proposatzea zen. Proiektuaren bigarren fasean proiektu pilotoak martxan jarri nahi genuen, eskola bat aukeratu eta bertan martxan jarri xahuketa murrizketeko neurriak. Giza elikadurari bideratuko sistema bat jarri nahi genuen martxan, animalien elikadurarena legalki zailagoa ikusi genuen, baina bazueuden aukerak, eta konpostajea eskola guztietan jar zitekeela martxan ikusi genuen eta protokolo zehatzak sortu. Eskola publikoen kasuan administrazioa oso gainean egoten da eta eskatzen diren arau guztiak bete behar dira.

Non ematen da xahuketa gehien eskola-jantoki batean?

Gure helburuetako bat kuantifikatzen genuen soberakina sobratzen zen lekuaren arabera banatzea zen, azken finean ez da gauza bera zerbait biltegian kadukatzen bada, hori ezin diozulako beste pertsona bati eman, eta beste gauza bat da adibidez bandejetan sobratzen dena, prestatuta dagoena eta emateko moduan, baina jaten ez dena. Leku bakoitzean sobratzen dena kalkulatu genuen, biltegietan, sukaldean manipulazio txar batengatik, bandejetan baina zerbitzatu gabe eta platerean. Platerekoa argi dago ez diogula beste pertsona bati eman, baina igual bai animaliei. Pertsonei eman daitekeen hori, bandejetakoa, egunean 14 kilo inguru, 56 razio, izan zitezkeela kalkulatu genuen. Asko edo gutxi den, niretzako daukagun errealitatean non badagoen batetik sobreprodukzio, bestik elikagaia iristen ez zaion jendea dago. Niretzat arazo bat da pentsatzea egunero 60 razio inguru botatzen ari garela hain eskualde txiki batean, eta hori jantoki guztiak kontenplatu gabe.

Eskola jantokiaren kudeaketa motak badu zerikusirik horretan?

Asko harritu ninduen Tolosaldeko eskola horietan %85aren gestioa kanpo enpresa baten esku zegoela jakiteak, eta nik uste nuenaren kontra asko ziren in situ sukaldeak zituztenak, % 81. Naiz eta sukaldeak bertan izan, kudeaketa kanpo enpresa batena zen, aztertutako bi eskolatan bakarrik ez zegoen kudeaketa kanpo enpresa baten esku.

Eremu pedagokikoa den heinean, zein da eskola-jantokia duen funtzioa elikagaien xahuketaren inguruan?

Eskola jantokiek daukatena da jateko gune bat izateaz gain eremu pedagogiko bat badirela. Orokorren ez dakigu ze kostu duen elikagaien produkzioak, adibidez estimatzen da xahutuko diren elikagaiak produzitzeko erabiltzen dira nekazal lur totalaren %28a. Horietako elikagai asko zabortegietara botako dira eta gero botatzen den horrek zabortegietan kudeatzeko ordainduko dugu, eta gainera kutsatuko dugu. Ez da bakarrik ez dugula jaten, baizik eta sortzen duen inpaktu guztia, ez gara kontziente benetan ze balore daukan botatzen ari garen horrek.

Nire ustez oso garrantzitsua da jangeletan balorea ematea elikagaiari, elikagaiaren kalitateari, ekoizpen motari, gure osasunari eta gure lurrari. Azken finean, prezioak jaisteko ditugun produkzio ereduak ez dira jasangarriak eta uste dut eskoletan oso interesgarria litzakeela elikagaiei eta elikagaien produkzioaren inguruko heziketa haundi bat egitea, ikasle horiek izango direlako etorkizuneko kontsumitzaileak.

Ze urrats txiki eman daitezke eskola-jantokietan xahuketa murrizteko?

Xahuketaren inguruan interesgarria liteke ikasleek kuantifikatzea zenbat botatzen den eta non sortzen den soberakin hori. Soberakina sortzen den lekuaren arabera, modu batean edo bestean egingo diogulako aurre xahuketa horri. Ariketa hori ikasleekin egitea lehen pauso bat ematea liteke, arazoari aurre egiteko ezinbestekoa delako ikasleengan kontzientzia eragitea.

Jantokien kudeaketa berri bat lagunduko luke jantoki iraunkorragoak egiten?

Ikusi dugu in situ sukaldeek aukera gehiago ematen dituztela eta gehien bat langilea propioa bada. Esperientzia duen langilegoa, urte batzuk daramana eskola batean sukaldatzen, aukera gehiago ditu razioak ajustatzeko. Ikasle bat edo batzuk egun batean etorriko ez direla baldin badaki, momentuan murriztu dezakezu sukaldatzen dena. Janaria sukalde zentral batetik badator, ezin diozu aldaketa horri aurre egin, janaria goizetik eginda dagoelako. Esperientzia duen sukaldari batek badaki nola egin janaria ikasleen beharretara gehiago ajustatzeko.

Norberak bere hornitzaileak aukeratzeko aukera egongo balitz, elikagaiak gehiago ajustatzeko aukera egongo zen. Gainera bertako hornitzaileak baldin badira bertako komertzioa bultzatzen da, ekonomia zirkularra sortuz. Xahuketaren kontua garrantzia hartzen ari da ekonomia zirkularraren barruan, jasangarria eta zirkularra izatea nahi badugu, produktuak lokalak izan behar direlako. Oso interesgarria iruditzen zaigu in situ sukaldeak bertako hornitzaileekin lan egitea, horniketa frekuentzia altuagoak zehaztuz eta horrela biltegietako stock-a murriztuz. Stock-a murrizten bada, azken momentuko aldaketen edo aurreikuspen akatsen aurrean janari gutxiago xahutuko da biltegian.

Azken finean, erabakitzeko aukera gehiago dituenean jantoki batek gero eta gehiago ajustatu dezake beharretara eta orduan xahuketa murriztu daiteke.

Hezkuntza komunitate osoak dauka zeresanik elikagaien xahuketaren inguruan?

Noski, hau mundu mailako arazo bat da eta denoi eragiten digu, ez da bakarrik xahutzen eskola jantokietan, etxeetan ere xahutzen da eta hor badaukagu heziketa kontu bat aldatu behar dena. Ahalik eta gutxien xahutu behar dugu, giza populazioa gora doa eta elikagaien produkzioa igo behar da. Nekazal lurra gutxi daude eta gainera produzitzen dugunaren zati bat botatzen dugu… Elikadura industria guztiaren aldaketa bat eman behar da jasangarria izan dadin. Nire ustez, hezkuntza komunitate osoak dauka zeresana ere jaten denaren inguruan, batzuetan badirudi hori jantokien kontua dela eta ez, arduratu behar gaitu zer jaten den, nola produzitzen den jaten dugun hori eta ze inpaktu sortzen duen jaten dugun horrek.

Nola landu dezakegu familiartean elikagaien xahuketa murriztea?

Ondo planifikatu behar da erosiko dena, nire ustez erosketa handiak arazo bat dira epe luzerako planifikatu behar delako. Eskoletan proposamen berdina egingo genuke, gero eta stock gutxiago izan orduan eta gutxiago kadukatuko zaizu, eta horretarako tokiko komertzioetan gehiagotan erostea da hoberena.

Beste modu bat sobratzen zaigun janaria beste modu batean jatea, aspergarri izan daiteke bi egunetan gauza bera jatea baina formatua aldatzeak laguntzen du. Oso garrantzitsua da etxean janaria ez botatzeko ohiturak bilatzea. Horretaz gain, garaiko eta kalitatezko elikagaiak erosten baditugu gehiago iraungo dute etxean.