Gero eta jende gehiago kontzientziatzea, gu babestea, inplikatzea eta prozesuan modu jarraituan parte hartzea lortu nahi badugu, beharrezkoa da prozesuan zehar sentsibilizazio eta komunikazio jarduera espezifikoak garatzea.

Izan ere, konturatzen ez bagara ere, beti transmititzen dugu zerbait; bai hitzaren eta bai isiltasunaren bitartez; bai ekintzaren eta bai pasibotasunaren bitartez. Nahi ala ez, ezinezkoa da ez komunikatzea. Hortaz, ez badugu hori planifikatzen eta ez badiogu denbora eta ahalegin espezifiko bat ematen, gehienetan ez dugu nahi dugun hori transmitituko. Eskura ditugun baliabideez gain, beste elementu honek eragin handia izango du estrategian eta egin beharko ditugun jardueretan (zertarako, zer, nola eta non komunikatuko dugu): nor da gure helburua. Jarraian, sentsibiliza ditzakegun hainbat kolektibo aipatuko ditugu, baita horietako bakoitzarekin lan egiteko zenbait pista ere.

Ezinbestekoa da prozesuan parte hartzeko konpromisoa duten pertsona guztiekin komunikazio arina eta norabide anitzekoa sustatzea. Hala, jarrera proaktiboak sustatuko ditugu eta partaide izateko sentimendua indartuko dugu. Izan ere, horiek oso garrantzitsuak dira partaidetza ekitatibo bat lortzeko.

Hori egiteko modua taldean erabaki beharko duzue. Hala ere, hona hemen zenbait gomendio:

  • Bila itzazue kanal, euskarri eta eremu desberdinak, taldean/taldeetan dagoen aniztasun horretara egokitzen direnak eta etengabeko hartu-eman arin eta orekatua sustatzen dutenak, norabide bakarreko komunikazioa saihestuz.
  • Elkarrekin eraiki, ez dugu zertan ideiak saldu edo datuak itxuraldatu; aitzitik, adostasuna informazio garden eta osoan oinarritu behako dugu.
  • Aurrez aurreko topaketa eremuak sortu, gizakien arteko kontaktua funtsezkoa baita hartu-eman horizontala sustatzeko.
  • Espazio horietan, hartu-eman informalak izateko tarteak gorde, horiek harreman pertsonalak aberasten baitituzte. Tarte horietan afektibitatea, zaintzak eta gozamena sustatu behar ditugu, batez ere.

Jantokiko batzorde bat sortzea gomendatzen dugu inplikatutako kolektiboen arteko eztabaida eta komunikazioa sustatzeko. Hala ere, ez du zertan lantalde bakarra izan eta beste kanal batzuk egon beharko lirateke horretan parte hartzen dutenen eta parte hartzen ez dutenen arteko arrakala ekiditeko.

Kolektibo desberdinetako askotariko pertsonak inplikatzea, mobilizatzea eta prozesuaren parte sentitzea nahi badugu, gure zergatiak, proposamenak eta jarduerak ezagutu eta berezkotzat hartu behar dituzte. Hori lortzeko, beraz, “kontatzeaz” harago doan sentsibilizazio eta komunikazio estrategia garatu behar dugu. Horretan, kezkak, beharrak, iritziak eta balorazioak jasotzeko espazioak izan behar ditugu, hasieratik amaierara arte.

Horretarako, zuen ideiak eta igorri nahi dituzuen mezuak jendearen beharretara eta motibazioetara moldatu behar dituzue, beren kodeak eta adierazteko moduak erabiliz, konfiantza eta konplizitatea sortzeko. Era berean, ekintzak antolatzeko edo estrategiak definitzeko premia eta lehentasun desberdinak identifikatu behar ditugu eta erabilitako metodologiak eta proposatutako kontziliazio neurriak horietara egokitu (ikus kontziliazio neurri nagusiak Parte hartzea ataleko pertsonak zaintzea puntuan).

Beste alde batetik, ekintza desberdinak egingo ditugu jantokia aldatzeko prozesuaren momentuaren arabera:

1. Hasi aurretik

Komunitatea mobilizatu eta ahalik eta jende gehien inplikatu nahi izango dugu, prozesua abiatzeko behar adina indar batzeko.

  • Ez ahaztu ezin zaiola zerbitzu bat eman komunitate bati, hori ezagutzen ez badugu. Beraz, gai horren inguruan komunitateak zer nahi duen adierazteko eremuak edo kanalak sortu eta bere ahalmenak ezagutu behar ditugu.
  • Praktikoak izatearren, egin dezakezuen lehenengo gauza maila txiki batean babesa handitzea da. Horretarako, banan banan edo talde txikietan, konfiantzazko jendearekin hitz egin dezakezue, beste ikastetxeren batean antolatutako hitzaldi batera gonbidatu, sare sozialen bitartez informazioa bidali, etab. Horrela, gaia mahaigaineratu, inguruan zer nolako erantzuna duen aztertu eta jantokiarekin kritikoa den talde txiki bat sortzen joango zarete.
  • Behin egiaztatuta gaiaren aldeko masa kritiko bat dagoela, bi edo hiru pertsona elkar zaitezkete ikastetxeko edo herriko organoren bati gaia aurkezteko. Adibidez, guraso talde bat bazarete, guraso elkartearekin batzar bat eska dezakezue zuen asmoa azaltzeko. Guraso elkarteak hezkuntza komunitateko kideentzat hitzaldi bat antolatzen lagun diezazueke. Hortik aurrera, bere babesarekin, lehenengo deialdi bat antolatzen has zaitezkete.
  • Garrantzitsua da hitzaldi eta tailerretan, ohiko jantoki ereduaren desabantailez gain, aldaketarekin lor ditzakegun onurak azpimarratzea, bai ikastetxearentzat eta bere komunitatearentzat, bai tokiko eremuan eta mundu mailan ere.
  • Hemen dituzue komunitatea sentsibilizatzeko asmoz egindako tailer proposamen batzuk. Horiek eragile desberdinei molda dakizkieke eta zuen kabuz eman ditzakezue (atal amaieran beste ideia batzuk aurkituko dituzue):
    • “Eskola-jantokiak EAEn. Nolakoan diren eta nolakoak izan litezkeen: elikaduraren kalitatea, hezkuntza-potentziala eta ingurunearekin duen lotura”. Laster informazio gehiago.
    • ¿Cómo es nuestra alimentación y la alimentación escolar? (Nolakoak dira gure elikadura eta eskolako elikadura?) Laster informazio gehiago.

 2. Prozesuan zehar

Momentu horretan, komunikazioa erabiliko dugu jendeak prozesua helburu lorrezintzat edo inposiziotzat jo ez dezan. Horretarako beraiekiko lotura bat sortuko dugu eta gero eta pertsona gehiagoren eta eragile anitzen parte hartzea sustatuko dugu. Aldi berean, hobetzeko, aurrera jarraitzeko edo behar diren aldaketak egiteko, pertsona horiek zer pentsatzen duten jakin beharko dugu.

Azkenik, pertsona horiek proiektuarekin identifikatzea eta horretan parte hartu nahi izatea nahi badugu, ezin dugu ahaztu beren iritziak komunikatzea, besteak beste, beren esperientziak eta gogobetetze maila ere kontuan hartuz. Zentzu horretan, eurek egindako galdetegietako emaitzak edo jarraipeneko eta ebaluazioko beste tresna batzuk erabil ditzakegu. Begien bistakoa ematen badu ere, ikasleak ikastetxearen ardatza eta familiekiko lotunea direla gogoratu behar dugu. Haiek apurka sentsibilizatuko dira eta funtsezkoa da prozesuaren parte izatea

3. Amaitutakoan

Komunikazioak sortutako lotura eta parte hartzea mantentzeko balio izango du; izan ere, eredu berriak horri esker iraungo du. Hori lortzeko, kolektibo desberdinen balorazioak biltzen dituzten emaitzak transmititzea funtsezkoa izango da. Era berean, elkarrekin ospatzeko espazioak ere gorde beharko ditugu, horiek garrantzitsuak baitira harremanak zaintzeko eta komunitateko eragileen lana aintzat hartzeko. Azkenik, hurrengo urratsak zeintzuk diren ere transmititu beharko dugu.

Honako hauetaz ari gara: antzeko prozesua burutzen ari diren ikastetxeak, tokiko elkarteak, kolektibo desberdinak ordezkatzen dituzten erakundeak (baserritarrak, sindikatuak, etab.) edo beste ekimen batzuk, adibidez, GPGA edo  Berton Bertokoa. Zenbait momentutan, beraz, irismen, sinesgarritasun eta mobilizatzeko ahalmen handiagoa lortzeko asmoz,  eragile horien babesa eta laguntza bilatzea izango dugu helburu. Hona hemen hori lortzeko zenbait ideia:

  • Trukatzeko, ikasteko eta entzuteko gogoa transmititzea.
  • Dagoeneko planifikatutako ekintzak baliatzea, eragile horiei parte hartzera gonbidatzeko eta sinergiak eta jarrera komunak sortzeko.
  • Elkarrekikotasuna mantentzea, besteen ekintzak ezagutzera ematen lagunduz, beren deialdietan parte hartuz, etab.
  • Gure eskaeretan gehiegikeria saihestea, frustrazioa eta gogaitasuna ekiditeko.

Kasu honetan, askotan, hasi baino lehen, gure asmoei buruzko azalpenak ematera eta, behin ekintzak hasitakoan, kontuak ematera mugatuko gara. Hala ere, estrategia hori oso lagungarria izan daiteke politikan eragiteko eta tokiko instituzioetako teknikari eta politikoekin aliantzak sortzeko. Hortaz, ez duzue gutxietsi behar eragile horiek sentsibilizeari edo horiekin komunikatzeari ematen diogun denborak duen ahalmena.

Honako hauek dira aliantza horiek lortzeko gakoak:

  • Konfiantza sortzea, gure asmoak modu irekian azalduz eta sortzen diren emaitzak, mugak eta ahultasunak argi eta garbi adieraziz.
  • Gardentasuna, kudeaketa argia eta garbia erakutsiz eta informazioa eskatzen duenaren esku jarriz, batez ere, kudeaketa ekonomikoari eta erabakiak hartzeko prozesuei dogokienez.
  • Konplizitatea sustatzea, argudio komunak sortzen saiatuz. Hala, jantoki eredua aldatzeko elkarrekin lan egin beharra azaltzen ahalegindu behar dugu. Horretarako, bada, aldaketa horrek ekarriko lituzkeen efektu positiboak transmititu behar ditugu. Era berean, jantoki osasungarria, agroekologikoa, bidezkoa, hurbilekoa, hezigarria eta partizipatiboa lortzeko prozesu osoan zehar, etikaz jokatu behar dugu.
  • Aintzatespena eta autonomia sustatzea, errespetuz lan eginez, rolak argi eta garbi banatuz, laguntza eskatuz, baina betiere gure independentzia galdu gabe.

Hedabideak bozgorailu ona izan daitezke gure mezuak anplifikatzeko, gizartearen iritzi orokorrean eragiteko eta jende gehiago sentsibilizatzeko. Hedabideen arreta lortu nahi baduzue, zuen helburua horiek erakartzea izango da, hau da, beren ikuspuntutik interesgarria den informazioa ematea.

Hona hemen hedabideetan eragina izateko zenbait aholku:

  • Komunikatu nahi dugun horri “albiste” forma ematea. Horretarako, hizkera soila eta hitz sinpleak erabiltzea gomendatzen dizuegu, informazioa zehaztuz, ezer jakintzat jo gabe. Posible bada, izenburua eta informazio garrantzitsuena argi ematen duen prentsa ohar bat egitea da egokiena.
  • Mezuak prestatzea, nahi dugun bezala transmititzeko. Oso zehatzak izan beharko dute eta formatu bakoitzera egokitu beharko ditugu.
  • Aliantzekin lan egitea, hedabide gehiagotara eta lurralde zabalago batera heltzeko.
  • Hedabideetan lan egiten duten pertsonen kontaktu sare bat sortzen joatea.

Jarraian, martxan jarri ditugun sentsibilizazio eta komunikazio proposamenak biltzen dituen taula bat aurkeztuko dizuegu, horrekin inspira zaitezen, aldeko eta kontrako aldeak balora ditzazuen eta zuen errealitateari hobeto moldatzen diren horiek aukera ditzazuen. Eskuinaldean proposamen horien helburu izan daitezkeen kolektiboak agertzen dira.

EUSKARRIAK
PROPOSAMENAK
ERAGILEAK/ PUBLIKO MOTAK
Partaideak (a)
Komunitatea (b)
Aliantzak(C)
Instituzioak (D)
Hedabideak (E)
AHOZKOAK / AURREZ AURREKOAKPertsona berriak informatzea eta laguntzeaxx
Sentsibilizazio tailerrak. Adibideak laster eskuragarri.xxxxxx
Mahai-ingurua/tailerra jantokiz aldatzeko esperientzia arrakastatsuekin edo aldaketa abiatu duen jantoki bateko protagonistekin. Hemen adibide bat.xxxxx
Esperientziak bisitatzea (baserria, jantokia, etab.).xxx
Kolektibo desberdinekin partekatzeko espazioak eta jardunaldiak; adibidez, hauek.XXXXXX
Komunitateak antolatzen dituen jardueretan parte hartzea (adibidez, ikasturte amaierako eguna, ikastetxean erabakitako egun bat, herriko jaiak, azoka, etab.).xxxxxx
Mobilizatzeko eta politikan eragiteko ekintzak (manifestazioa, protesta, kanpaina, etab.)xxxxxxx
Prentsaurrekoa, normalean beste deialdi baten ondoren, Urduñako adibide honetan bezala.xxxx
IDATZIZKOAKLiburuxkak edo flyerrakxx
Ohar-taulak, gutunak eta informazio oharrak.xxxx
Prentsa oharrakxx
Jardueren eta proiektuen memoriaxxxxxxx
Aldizkariak argitaratzea (edo beste aldizkari batean, esaterako, ikastetxekoan espazio bat izatea)xxx
Artikuluak (gure blogean edo beste batean, aldizkarietan, etab.)xxxxxx
Posta elektronikoko zerrendaxxxx
Whatsapp/telegram taldea (familiak, guraso elkartea, ikastetxea…)xxxx
GRAFIKOAK ETA IKUS-ENTZUNEZKOAKHedapenerako kartelakxx
Erakusketak eta informazio panelakxxxx
Horma irudiak, pankartakxxxx
Merchandisinga (kamisetak, txapak, giltzatakoak…). Adibidez, Laukarizko ikastetxean pegatinak egin zituzten, familientzako lehiaketa bat egin zuten, diseinurik onena aukeratu eta ikasturte amaierako festan aurkeztu zituzten.xxxx
Bideoak, adibidez, hau edo hau, edo fotomuntaketakxxxxx
Web orriak edo blogak, adibidez, hau: Berton Bertokoaxxxxxx
Sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram…) profilak sortzea, adibidez, hau: JanGuriexxxxx
ALTERNATIBOAKEmanaldiak: antzerkiak, kalejirak, performanceak… Hemen adibide bat.xxxxx
Mezudun opariak: puxikak, loreak, elikagaiak…xxxxx
Ipuin kontalariak, errezitaldiak, kontzertuak…xxxxx
Jarduerak azoketan, bertso afariak, herri bazkariakxxxxx