IKASTETXERIK EZ SUKALDERIK GABE!
Gure eskola eta institutuetan in situ sukaldeak eskatzeko kanpainari ekingo diogu berriro.
GALDETEGIA
Zuen ikastetxeko errealitatea ezagutzeko eta zuek bezainbeste kezkatzen gaituen gai honekin laguntzeko, galdetegi honetan sartzeko eskatzen dizuegu, zuen ikastetxeak sukaldaari dagokionez duen errealitatea ezagutu dezagun.
SUKALDEAREN ESKAERA
Oraindik ez baduzue eskatu zuen ikastetxean in situ sukaldea egotea, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:
- Ikastetxeko zuzendaritzari eskatu hurrengo OOGren gai-zerrendan in situ sukaldearen eskaera jasotzeko.
- Sukaldea eskatzeko eredua deskargatu eta bidali emailez Hezkuntza Sailera, baita zure lurraldeko delegaritzara ere. Gainera, erabaki hori hartuta dagoen OOGren akta ere bidali dezakezue (dokumentazio hori OOGko presidenteak bidali behar du).
- Bidali guri ere kopia bat.
BIDAL IEZAGUZUE ARGAZKI BAT
Atera argazki bat zuen jantokian IKASTETXERIK EZ SUKALDERIK GABE kartelarekin, eta bidal iezaguzue gure sare sozialetan partekatu ahal izan ditzagun eta ikus dezaten asko eta asko garela gure ikastetxeetan sukaldea nahi dugunak.
ZERGATIK DA GARRANTZITSUA IKASTETXEAN SUKALDEA IZATEA?
Dokumentu bat osatu dugu gure eskola eta institutuetan sukaldea izateak daukan garrantziari buruz. Hemen duzue.
Sukaldea eskatu duten ikastetxe publikoen zerrenda.