2009.urtean, Urduñak, trantsizio agroekologikoaren bidean, eta tokiko elikadura sistema garatzeko helburuarekin, Udal Sukaldea proiektuari ekin zion. Tokiko beharrak eta baliabideak aztertu ondoren sukalde baten beharra zegoela ikusi zen. Adinekoen egoitzak sukaldea zuen, baina Urdunako Herri eskolak ez. Sukalderik Gabe, eskolako jangela transformatzea ez zen bideragarria. Alternatiba ezberdinak aztertu ondoren, eskolatik bost metrotara dagoen adinekoen egoitzako sukaldea behar berrietara egokitzea pentsatu zen. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Osasun Departamentuak esanda, egoitzako sukalde instituzionala berreraiki behar zen sukalde zentral bat izateko. 2010an ekin zion lanari Urdunako Udal sukaldea kolektiboak (Udala, garapen agentzia, baserritar elkarteak, komertzio txikia, eskola komunitatea). Administrazioak eskatutako pausu guztiak eman ondoren diru laguntza publikoen bitartez eraikitako sukalde zentralak, adinekoen egoitzari ematen dio zerbitzua, baina eskolari ez. Hezkuntza departamentuaren baimena lortu da baina orain osasun sailak bere garaian onartutako proiektua atzera bota nahi du.

2015eko martxotik, adinekoek, otordu ekologikoak egiten dituzte, baina Urdunako Herri eskolako neska mutilek ezin dute herriak elkarlanean aurrera ateratako proiektu honen parte izan, eskubide hori ukatzen zaie. Proiektu honekin elikadura hobetzeaz gain, tokiko ekonomia eta lan postuen sorrera bultzatu nahi da, lehengo sektorean baita zerbitzuetan ere. Bertan ekoiztutakoak bertan prestatu eta jan ahal izatea baino ez da eskatzen.

Martxoaren 31n Urduñako eskolako guraso eta ikasleek kalejira egingo dute 17:30tatik aurrera, eskola jantoki ekologikoa aldarrikatuko dute, bertakoa eta garaikoa.