2022an Hezkuntza Sailak jantokiak kontratatzeko plegu berriak argitaratu zituen, hiru modalitatetan banatuta: garraiatutako janaria, in situ egindako janaria eta modalitate mistoa (bi modalitateak dituzten ikastetxeak). Guztira zortzi kontratazio-agiri dira, bat modalitate eta lurralde historiko bakoitzeko (Arabak ez du modalitate mistorik).

Indarrean dauden kontratuen eta kontratu berrien arteko aldeak ezagutzeko eta hobetzeko proposamenak egin ahal izateko, bi erakunderi eskatu genien alderaketa egiteko: Alcaláko Unibertsitateko Erosketa Publiko Berdearen Ikerketa Taldeari eta Mensa Cívicari.

Kontratazio-agirien zortzi arlo aztertu dituzte:

  1. Kontratuaren xedea.
  2. Kontratua loteetan zatitzea.
  3. Esleipen irizpideak.
  4. Egikaritzeko baldintza bereziak.
  5. Lizitatzaileek aurkeztu beharreko bermeak eta kaudimen ekonomikoa eta teknikoa.
  6. Espezifikazio teknikoak.
  7. Zigorrak eta kontratua suntsiarazteko kausak.
  8. Menuak eta menu aldaketak.

Pasa den astean aurkezpen ireki bat egin genuen, laster bideoan eskainiko dizueguna, baita barne-lan saioa ere. Laster ezagutuko dituzue emaitzak.

Hemen duzue dokumentu osoa eta hemen Bilbon egin genuen aurkezpena.

Eta hemen zortzi pleguak.