|
|
|
|
|
17 IKASTETXE PUBLIKOK SUKALDEA EGITEKO ESKARI AMANKOMUNA EGIN DIOTE HEZKUNTZA SAILARI
Platerean jateko Nazioarteko eguna, prentsaurrean aurkeztu dugu 17 ikastetxek egin dioten eskari amankomuna Hezkuntza sailari sukaldea eraikitzeko beraien eskola eta institutuetan. Menuak elikagai freskoekin, sasoikoekin, lokalekin, jasangarriekin eta kalitatezkoekin egitea errazten du, besteak beste, ikastetxeetan sukaldea izateak. Hori dela-eta, berriro ekin diogu Ikastetxerik ez sukalderik gabe ekimenari. Irakurri albiste osoa hemen.
|
|
ARGIA: Ikastetxean bertan sukaldea eraikitzeko eskaera egin diote Hezkuntza Sailari EAEko hamazazpi eskola eta institutuk. Irakurri
|
EL CORREO: 17 colegios públicos piden la instalación de una cocina al Gobierno vasco. Irakurri
|
BERRIA: Ikastetxean ezkaratza eraikitzeko eskatu diote hamazazpi eskolak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Irakurri
|
ANBOTO: Ikastetxeetan sukaldea ipintzeko eskari amankomuna egin diote Hezkuntza Sailari. Irakurri
|
ONDA CERO: Colegios vascos piden la construcción de cocinas en los centros. Irakurri
|
HAMAIKA TELEBISTA: Gure platera gure aukera: "Kalitatezko hezkuntza publikoa izateko baliabidea da sukaldea". Bideoa ikusi
|
|
|
|
‘IKASTETXERIK EZ, SUKALDERIK GABE’ KANPAINA ABIATU DUGU
Gure eskola eta institutuetan in situ sukaldeak eskatzeko kanpainari ekingo diogu berriro. Badakigu zuetako batzuk sukaldea egiteko eskaria egin duzuela eta oraindik ez duzuela erantzunik jaso. Beste batzuk, aldiz, sukaldea egiteko eskaria egin nahi duzue. Kontsultatu albiste osoa hemen.
|
|
|
BIGEK INKESTA BAT EGIN DIE IGEEI ESKOLA-JANGELEI BURUZ
Joan den ikasturtearen amaieratik, ezin konta ahala dei, kontsulta eta kexa jaso dira BIGE Gurasoen Federazioan eskola-jantokiaren inguruan. Kexa gehienak menuen kalitateari eta kantitateari buruzkoak dira. Azken hilabeteetan jangelei buruz iritsi zaizkien iritzi ugariak berresteko asmoz, IGEei zuzendutako inkesta bat egin dute BIGEn, familiekin eta ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin etengabe harremanetan daudelako. Kontsultatu albiste osoa hemen.
|
|
|
LAGUN GAITZAZU GURE PLATERA, GURE AUKERAKO BULETINA EBALUATUZ!
Gure platera, gure aukeran ahalik eta ondoen informatu nahi zaituztegu eta horretarako gure praktikak ebaluatu behar ditugu. Horregatik, ebaluazio txiki bat prestatu dugu, gure buletina hobetzen lagun diezaguzun. Minutu pare bat besterik ez duzu beharko eta oso lagungarria izango da guretzat! Bete galdeketa hemen.
|
|
|
|
|
|
|