Javier Guzmán

Bidezko Elikadurako zuzendaria. Zientzia Politikan eta Soziologian lizentziaduna, nekazal elikadurako `politiketan aditua eta giza eskubideen, elikadura burujabetza eta nazioarteko elkartasunaren aldeko aktibista. Plataforma Rural eta Agorans Nord-Sud plataformetan parte hartzen du, Elikadura Osasunaren Aliantzaren sustatzailea da eta hainbat hedabideetan kolaborazioak egiten ditu.

Hitzaldiaren izenburua: Gizarte eragileen zeregina eskola-elikaduraren eraldaketan

Informazio gehiago:
https://justiciaalimentaria.org/


Claudia Paltrinieri

2011an eskoletan menu hobeagoa izateko negoziatzen duen Milaneko eskola-jantokien batzordearen ordezkari izendatu zuten. 2015Ean Foodinsider sortu zuen, non herramintak eta informazio erabilgarria zabaltzen duen. 2016an eskola jantokien menuen ranking-a sortzen du eta 2019an eskolen janari sustengarriaren kalifikazioa martxan jartzen du. Paltrinieri informazio iturria da eskola elikadura sustengarriaren ikerketentzat eta «Comer en la escuela, la revolución de la comida sostenible que cambiará el mundo» izeneki liburua plazaratzear dago.

Hitzaldiaren izenburua: Eskola-jantokia, osasungarria eta iraunkorra: erakunde eta gizarte eragileen ardura

Foodinsiderrek Italiako eskolen menuak aztertu eta eskola-jantokien praktika onak batzen ditu. Honi esker kalitatezko eskola-jantokien esperientziak bildu eta partekatzeko aukera dago, martxan dauden eta moldatu daitezkeen ereduak zabalduz. Foodinsiderrek berrikuntza eta janari on, osasungarria eta iraunkorraren kultura bultzatu egiten du.

Informazio gehiago:
http://www.foodinsider.it/educazione-alimentare-in-mensa-come-fare/
http://www.foodinsider.it/classifica-menu-mense-scolastiche/3-rating-menu-scolastici/
http://www.foodinsider.it/chi-siamo/le-nostre-conferenze/


Pablo Alconchel

2014an sortu eta bere baitan 50 IGE baino gehiago batzen dituen Aragoneko kalitatezko eskola-jantokien aldeko plataformaren bozeramailea.

Hitzaldiaren izenburua: Zerbitzuaren kalitatea eta kudeaketaren ebaluaketa jantoki-batzordearen bidez

Aragoneko haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta hezkuntza bereziko zentro publikoetako eskola-jantokien kalitatearen eta ikasleen arreta zerbitzuaren jarraipena eta ebaluaketaren protokoloaren sorrera (2019ko apirilaren 30ean).

Informazio gehiago:
http://www.tiojorge.es/wp-content/uploads/2019/05/29-Protocolo-calidad-comedores-escolares-DGPFP-20190430.pdf


Hasier Iratzoki

Ekoaldeko koordinatzailea, Nafarroako ekoizpen ekologikoa biltzeko eta banatzeko abiatu den gunea

Hitzaldiaren izenburua: Ekoalde, Nafarroako elikagai ekologikoak biltegiratu eta banatzeko zentroa

Ekoalderi esker, Nafarroan produktu ekologikoak ekoizten dituztenei aukera ematen die zuzenean erosleengana iristen, harreman zuzenak eta gardenak sortuz. Ekoaldek eskariak kudeatzen ditu, ekoizleekin harremanetan jartzen da, produktuak jasotzen ditu, prozesua erabat erraztuz. Gaur egun 50 ekoizle ekologiko baino gehiago biltzen ditu Ekoaldek.

Informazio gehiago:
https://www.ekoalde.org/eu



David Caballé

Ecoarrels enpresako kudeatzailea, eskola-jantokientzako enpresa

Hitzaldiaren izenburua: Eragile eraldatzaileen esperientziak

2012an sortu zen Ecoarrels eskola-jantokien kudeaketa ereduan aldaketa bilatzeko xedez. Horretarako elikagaien bikaintasuna eta hezkuntza komunitatearen elkarlana bilatzen du Ecoarrelsek, jantokia eskolaren hezkuntza proiektuan integratzeko. Ecoarrels 3 zentrotan hasi zen lanean eta dagoeneko 10 zentro kudeatzen ditu, egunero 2.000 menu inguru prestatuz.

Informazio gehiago:
https://ecoarrels.cat/


Margarita Hernández

Nekazaritza Elikagaien Kalitatearen Kanariar Institutuaren (ICCA) eta Ecocomedores programaren kidea. 2014Ko irailetik ekoizpen ekologikoa sustatzeko ekintzak koordinatzen ditu.

Hitzaldiaren izenburua: Kanariar Uharteetako Gobernuaren Ecocomedores programa

Kanariar Uharteetako Ecocomedores programaren helburua uharteetan ekoizpen ekologikoa sustatzeko sareak sortzea da. Horretarako, ikastetxeetan eta osasun zentroetan, besteak beste, produktu ekologikoak, bertokoak eta sasoioak sustatzen dituzte.

Informazio gehiago:
http://www.ecocomedoresdecanarias.com/
icca.cagpa@gobiernodecanarias.org


Miguel Ángel Royo

Medikua, Medikuntza prentiboan eta osasun publikuan aditua. Osasuneko Eskola Nazionaleko ikasketa burua. Elikadura Osasungarriaren Aliantzan parte hjartzen du SESPASko ordezkari moduan.

Hitzaldiaren izenburua: Eskolako elikadura politikak Espainian eta ohitura osasungarrien sustapena

Azken urteetan Madrilgo lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeetako janari-makinen eskaintza aztertzeko hainbat ikerketa egin ditu, baita eskola-elikaduraren adostasun dokumentuan agertzen diren baldintzak betetzen diren aztertzen dituzten ikerketak ere.

Informazio gehiago:
Cuestionario SNIPE (school nutrition index of programme effectiveness – índice de la efectividad de los programas de nutrición escolar) adaptado para España



Sonia Quiroga

Alcalako Unibertsitateko Ekonomia Departamentuko irakaslea

Hitzaldiaren izenburua: Ikerkuntza eskola-elikaduraren eraldaketarako
Informazio gehiago:
https://www.uah.es/es/


Leticia Cardenal

Ikasleen Gurasoen Elkarteen Espainiako Konfederazioaren presidentea (CEAPA)

Hitzaldiaren izenburua: Elikadura-ohitura egokien lorpena eskolan eta etxeetan

Leticia Kantabriako Federazioaren presidentea da orain dela bost urtetik eta Ikasleen Gurasoen Elkarteen Konfederazioaren presidentea duela hiru urtetik

Informazio gehiago:
https://www.ceapa.es/


Iolanda Formoso

Sukaldaria

Hitzaldiaren izenburua: Langileen zeregina eskola-elikaduraren eraldaketan



Amets Elgezabal

Busturialdeko baserritar sarearen koordinatzailea

Hitzaldiaren izenburua: Baserritarren zeregina eskola-elikaduraren eraldaketan