|
|
“JANGELA ARDURADUNAK SARETZEN” JARDUNALDIA EGINGO DUGU MARTXOAREN 15EAN
Eskola-jangelak hobetzea lehentasunezko gaia da bi erakundeentzat eta horregatik, arlo honetan ere elkarlanean aritzea ezinbestekotzat jotzen dute. Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da. Albiste osoa hemen.
|
|
|
PODCAST 2: ESKOLA-JANGELAK ESPAZIO PEDAGOGIKO GISA
Eskola ordu gehienak eskola-jangelan pasatzen dituzte umeek. Badago ordu horietan guztietan hezkuntza eraldatzaile bat bultzatzerik? Badago eskola-jangelan hezkuntza pedagogikoa bultzatzerik? Entzun podcasta hemen!
|
|
|
IKASTETXE PUBLIKOETAKO SUKALDEEN MAPA
Mapa bisual eta interaktibo bat egin dugu, gure ikastetxe publikoetako sukaldeen azpiegituren egoera ezagutzeko aukera ematen duena: berdez, in situ sukaldea duten zentroak; urdinez, proiektua onartuta dutenak eta laster azpiegitura berria izango dutenak; gorriz, eskaera ofiziala eginda izan arren erantzunaren zain dauden zentroak.
|
Gure helburua puntu guztiak berde bihurtzea da, sukaldea ezinbesteko tresna baita gure eskola-jantokien kalitatea hobetzeko.
|
|
|
ABIAN DA ‘FAMILIENTZAKO ELIKADURA ESKOLA’ ONLINE IKASTAROA
Bidezko Elikadura GKEak, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuarekin (Hegoa) eta EHIGErekin batera, ” Familientzako Elikadura Eskola: Elikadura osasungarri eta jasangarri baten alde” online ikastaroa osatu dugu.
|
Elikadura-praktika iraunkorrak eta osasungarriak sustatzeko funtsezko helburuarekin, doako kurtso berritzaile honek funtsezko tresna izan nahi du familiek aldaketa eraldatzaileak bultza ditzaten, bai hezkuntzaren esparruan, bai etxean. Kontsultatu albiste osoa hemen.
|
|
|
EUSKADIK HAURREI ZUZENDUTAKO ELIKAGAI OSASUNGAITZEN PUBLIZITATEA MUGATUKO DU
Joan den astean, Haur eta Nerabeen Lege berria onartu zen Gasteizko Legebiltzarrean. Lege horrek babes politiko zabala izan du, eta aurrerapen ugari eta baliotsuak jasotzen ditu, hala nola adingabeak eskubideen subjektu titular gisa aitortzea, eta ez soilik babesa merezi duten subjektu gisa.
|
Oposizioak proposatutako hobekuntzen artean, adingabeei zuzendutako janari lasterra eta edari energetikoen publizitatea debekatzea jasotzen da. Albiste osoa hemen.
|
|
|
Albiste gehiago
|
Unzalu Salterain, EHNE Bizkaiako koordinatzailea: "Ikastetxeak funtsezkoak dira. Ekoizpenaren eta hiriaren arteko lotura berreskuratu behar dugu. Eta konexio hori elikaduraren bidez egiten da. Hori apurtzen denean, ditugun pitzadurak agertzen dira". Irakurri El Saltoko albistea (gazteleraz).
|
|
|
|