Ikastetxerik ez sukalderik gabe!
Hala eskatzen duten ikastetxeetan sukaldea eraikitzeko eskaria egin zion Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak Eusko Jaurlaritzari 2017ko ekainaren 21ean. Bi eskaera egiten dizkio Legez besteko Proposamen honek:
- Hezkuntza sailak berma dezala sukaldeak egitea hala eskatzen duten ikastetxe publikoetan, hobekuntzak edo azpiegitura berriak eraikitzen hasiak edo hastear dauden ikastetxeetatik hasita.
- Hezkuntza komunitateari entzunda eta inplikatutako eragile guztiekin, urratsak egin ditzala araudia aldatzeko.
Zuen ikastetxea obretan murgilduta edo hastear badago, Hezkuntza sailera zuzentzera animatzen zaituztegu, Legebiltzarreko adostasun hau aipatuz. Hurrengo ereduan oinarritu zaitezkete:
Hezkuntza saila sukalde eskaria
ESKOLA-JANGELEN EREDU BERRI BATEN ALDE – OOGETAN ADOSTEKO PROPOSAMENA
Azalpen orria OOGetan adosteko dokumentua
Eman behar diren pausuak:
1. Zuzendaritza edo Eskola Kontseiluko Batzorde Iraunkorrari eskatu puntu hau sartzeko datorren Eskola Kontseiluan/OOGan, edo batzorde iraunkorrari gai hori lantzeko eta ezohiko batzarra deitzeko eskatu.
2. Behin gai ordenan sartuta, eztabaidatu eta bozkatu egin ahal izango da.
3. Onartutako azalpen orrian duzuen helbidera bidali Eskola Kontseiluko presidentearen sinadura eta ikastetxeko zigiluareki