NOLA HELDU GOZORA
Urriaren 2, 3 eta 4ean GOZO I. Nazioarteko Jardunaldiak ospatuko ditugu Bilboko Itsasmuseumean, Ramón de la Sota Kaian. Nola heldu museora?
Aireportutik
Loiuko aireportutik Bilbora joateko modurik errezena Bizkaibuseko A3247 linea hartzea da. Horretarako, BARIK txartela erostea gomendatzen dugu, diru-zorro moduan metroan zein tranbian erabili daitekeelako. Aireportuan, aparkalekutik hurbil dago txartela erosi eta kargatzeko aukera (informazio puntuan esango dizuete zehazki non dagoen). Joateko tiketak 3€ balio ditu bestela.
15 minuturo joaten da autobusa aireportutik Bilbora. Geltokirik egokiena museora joateko, Termibus da, eta handik oinez 10 minutura dago Itsasmuseuma. Ikusi hemen autobusen ordutegiak:
Bizkaibus Aireportua Bilbo
Metroz
Itsasmuseumetik gertuen dagoen metro geltokia San Mamés da, Sabino Arana irteera hain zuzen ere. Museoa ibiltzen 5 minutura dago, gutxi gora behera. Metroz bidaiatzeko BARIK txartela erabiltzea gomendatzen dugu. BARIK txartelaren prezioa 3€ dira eta Metro Bilbaoren txartel-makina automatikoetan eskuratu ahalko da. BARIK anonimoarekin gehienez 10 pertsona joan daitezke batera.
Tranbiaz
GOZO jardunaldietara heltzeko tranbia erabiltzea erabakitzen baduzu, gertuen dagoen geltokia Euskalduna da. Joateko txartel sinplea erosteko aukera dagoen arren, BARIK txartela erabiltzea gomendatzen dugu. Ikusi hemen tranbiaren ordutegiak eta tarifak.
Kotxez
Garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dugun arren, Itsasmuseumetik gertu bi parking daude, Euskalduna Jauregikoa eta IMQ Zorrozaurrekoa. Aparkalekua Olabeaga auzoan edo San Mamesetik hurbil aparkalekua bilatzea da beste aukera da.
Informazio praktiko gehiago Itsasmuseum Bilbaon.
TXIKIGUNEA
GOZO I. Nazioarteko Jardunaldietara seme-alabekin etortzeko aukera egongo da, izan ere, txikigune zerbitzua eskeiniko da. Horretarako, hamaika ekintzez osatutako egitaraua prestatu dugu.
Jolas libre guneak egongo dira eta hainbat tailer egingo ditugu, besteak beste, jateko slime koloreduna, jantokiaren inguruko roll jokoa eta sukaldaritza tailerra. Txikienentzako autonomia eta askatasuna bultzatzen duten jolasak egongo dira, baita jolas sinbolikorako materiala eta aintzinean oinarritutako egurrezko jolas kooperatiboak ere.
Urriaren 2, 3 eta 4ean GOZO I. Nazioarteko Jardunaldiak ospatuko ditugu Bilbon, munduko hainbat izkinetan martxan dauden praktika onei buruz eztabaidatu eta hausnartzeko espazioa. Eskola elikadura osasuntsuagoa eta jasangarriagoa sustatzen duten politika publikoak, eragile eraldatzaileak eta esperientzia pedagogikoak ezagutuko ditugu.