Hala eskatzen duten ikastetxeetan sukaldea eraikitzeko eskaria egin zion Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak Eusko Jaurlaritzari ekainaren 21ean. Bi eskaera egiten dizkio Legez besteko Proposamen honek:
- Hezkuntza sailak berma dezala sukaldeak egitea hala eskatzen duten ikastetxe publikoetan, hobekuntzak edo azpiegitura berriak eraikitzen hasiak edo hastear dauden ikastetxeetatik hasita.
- Hezkuntza komunitateari entzunda eta inplikatutako eragile guztiekin, urratsak egin ditzala araudia aldatzeko.
Zuen ikastetxea obretan murgilduta edo hastear badago, Hezkuntza sailera zuzentzera animatzen zaituztegu, Legebiltzarreko adostasun hau aipatuz. Hurrengo ereduan oinarritu zaitezkete:
Hezkuntza saila sukalde eskaria