“Eskolan sukaldea daukagu eta orain zer?“ jardunaldia ospatuko dugu urtarrilaren 31ean Bergarako Udaletxeko pleno aretoan. Jardunaldi hau hezkuntza-komunitateetako eta tokiko erakundeetako kideei zuzendua dago eta beronen bidez lehen hurbilketa egin nahi diogu eskola-jantokien kudeaketa deszentralizatuari.

Hezkuntza Sailak sukalderik gabeko ikastetxe publikoak eraikitzeko duen politika lehengoratzea lortu dugun arren, catering makro-enpresek kudeatutako jantoki-eredua blindatuta dauka Hezkuntza sailak. Erantzunik gabe jarraitzen dute hainbat aldarrikapenek eta 2016ean abiatutako proiektu pilotuen ez daukate oraindik aterki juridikorik .

2019an Eusko Legebiltzarrak hartutako konpromiso politikoa oinarri hartuta, eskola-jantokien kudeaketa deszentralizatuari buruzko hausnarketa egingo dugu. Horretarako, gaian aditua den Aitor Bilbao abokatu bat izango dugu gurekin eta bi esperientzia ezagutuko ditugu: udal-kudeaketa Araitz-Betelun eta Urduñako esperientzia.

Informazio praktikoa