Gure platera, gure aukera plataforma eskola publikoetako jangeletan elikadura eredu osasuntsuago, hezitzaileago eta jasangarriago baten alde egiten duen herri ekimena da. Urte luzez daroago askotariko borroka eta aldarriak plazaratzen, eta hainbat lorpen izan diren arren, eskola-jangela eredu berarekin jarraitzen dugu. Azken hilabeteetan izan diren berriak eta hainbat ikastetxeetatik jaso dugun eskaera kontuan hartuta, ikastetxez ikastetxe aldarrikapen bateratu bat egitea proposatzen dugu.

Hurrengo ekainaren 11an  eskola-jangela  osasungarriago, hurbilago, bidezkoago eta hezitzaileagoa aldarrikatzeko zuen eskolan ekimen bat egitera animatu nahi zaituztegu. Ikasturtea amaitu baino lehen eskola-jangela eredua aldatzeko aldarria plazaratzea da helburua. Askotariko ekimenak izan daitezke (dantza, argazkia, abestia…).

Ekimen guztien difusioa ondo antolatzeko, konfirmatu mesedez ekainaren 9a baino lehen parte hartuko duzuela. Atxikita hemen euskarri komunikatiboak

Ekainaren 11an, berriz, zuen argazki eta bideoen zain izango gara Bat egin Gure platera, gure aukerarekin eta elkarrekin eraiki dezagun gure seme-alabentzat nahi dugun jangela!

Animatu eta parte hartu!