Irizpide agroekologiko eta tokiko ekonomian oinarrituriko ereduaren erreferentziako esperientzia da Larrabetzuko eskola-jantokia. Gurasoen Elkarteak kudeatzen du.

Elkarteak zehazten ditu menuak eta erosketak eta bera arduratzen da langileak kontratatzeaz. Hartara, harreman estua dute inguruko ekoizleekin eta merkatariekin.

Helburuak:

-Osasuna eta nutrizioa:Betiko eran sukaldatutako dieta orekatua,tokiko eta garaian garaiko lehengaiekin, ahal den neurrian ekologikoak.

-Erantzunkizun ekonomikoa: Tokiko lehen sektorea eta merkataritza bultzatu, langileen kontratazioan herriko biztanleak lehentasuna.

-Hezkuntzan txertatzea: elikadurarekiko ohitura onetan heztea. Elikaduraren garrantzia, herriko ekonomia bultzatzearen garrantsia, elkarbizitza,ondakinen ustiapena, eskolako ortua…

Larrabetzuko jantokia proiektua zenbakietan:

-250 menu egunean.

-Jatorduak hiru txandatan antolatura.

-14 langile: begiraleak eta sukaldariak.

-190.000 € aurrekontua ikasturteko.

-Aurrekontuaren %80 herrira itzultzen da: soldatak, dendak, baserritarrak.

-Langileen kontratazioan, Larrabetzu eta Morgako biztanleak lehenesten dituzte.

-Betíko eran prestatutako lehengai fresko eta sasoikoak.

-Beharrizan bereziak dituzten umeentzat, dieta pertsonalizatua.

www.larrabetzu.eus