Ikastetxean sukaldea izateak abantaila asko ditu: menuak elikagai freskoekin, sasoikoekin, lokalekin jasangarriekin eta kalitatezkoekin egitea errazten du; xahuketa nabarmen murriztea bermatzen du eta tresna pedagogiko garrantzitsua izan daiteke, besteak beste.
Hori dela-eta, zuen ikastetxeetan sukaldea izateko eskaera egitera animatzen zaituztegu “Ikastetxerik ez, sukalderik gabe” kanpainaren baitan.
Hemen aurkituko dituzue jarraitu beharreko urratsak.
Ikusi sukaldeen mapa sukaldeen egoera ezagutzeko gure ikastetxeetan.
Ikastetxerik ez, sukalderik gabe!