Azalpen hauek egin nahi ditu EHIGEk Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburuak gure laguntzarekin IGE-ek kudeatutako esperientzia pilotuez Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenen harira:
- 2014-2015 ikasturtean sare publikoko 4 ikastetxetan jangelak kudeaketa propioaren bidez kudeatzeko 2 urtetako proiektu pilotua abiatzea eskatu zion Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari.
- Gaur egun, ez da martxan jarri proiektu bat bera ere, beste arrazoi batzuen artean Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak geldotu egin duelako prozesua eta ez dituelako argitu zein baldintza bete behar dituzten ikastetxeek. Guzti horrek, ziurgabetasun egoeran mantendu ditu Guraso Elkarteak.
- Sail horrek ez inolako asmorik egungo sistema aldatzeko, argi utzi baitu lau ikastetxe hauek catering sistemara bueltatu beharko direla esperientzia pilotua amaitzean.
- Sail horrek trabak ipintzen jarraitzen du bestelako kudeaketa ereduei. Orduñan, esaterako, zahar etxeari zerbitzua ematen dion udal jantokiak ezin dio zerbitzurik eman eskolari.
- Sail horrek zigortu egiten ditu jantokiak kudeatzen dituzten guraso elkarteak (Larrabetzu eta Erandioko Altzagakoak kasu) bekadunen zati bat baino ez ordainduz.
Guzti horregatik, Sail honek benetako asmo zintzoa baldin badu beste eredu batzuk frogatzeko, jar ditzala beharrezkoak diren baliabideak ahal bezain laster.