Muru Baratza Beasaingo Murumendi eskolako baratzaren izena da. Baratzak aukera ematen dio ikasleei elikadura osasungarriari buruzko edukiak lantzeko. Hala nola; produktu freskoez eta osasungarriez elikatu behar dela ohartaraztea, gorputzaren zainketa eta higiene egokia ezinbestekoa dela kontzientzia hartzea eta honekin batera baratzaren erabileran goraipatzen diren jarduerak, ikerketa, behaketa, lanketa zuzena:
- Garaiaren eta ingurunearen arabera produktu ezberdinen ekoizte prozesua ezberdina izan behar duela azaltzen diren jarduerak.
- Baratzaren planifikazioa. Baratzako lan errutinak ezagutzeko dinamika desberdinak.
- Eskolako baratza zaindu eta uztartzea, landareen hazkundeari eragiten dioten ingurumen-faktoreak kontuan hartuta. Landareen hazkundeari buruzko esperimentu zientifikoak aztertzea. Ikasleek hipotesiak burutu, diseinu esperimentala egin, emaitzak aztertu eta ondorioak atera behar dituzte. Ekoiztuko diren barazkiak landatzea, ureztatzea eta zaintzea.
- Eskolako baratzerako ongarri naturalak lortzeko, konposta prozesua egitea; sukaldeko eta ikasgeletako elikagai hondakinak erabiliz.
- Nekazaritza ekologikoa. Ingurumenarekiko oreka mantentzen duen eta aldaketa klimatikoa gerta ez dadin sustatzen dituzten helburuak erakusten dituen jarduerak.
- Elikadura burujabetza. Ikasleek galderak sortzeko eta gelako jardueratik harago arazoak eta konponbideak planteatzeko aukera ematen duten jarduerak.
- Hazitegiak sortzen. Ekintzara bideratutako jarduera, azken produktu bat sortzen duena (sorkuntza, diseinua, konponbidea, aurkezpena, txostena…).
- Ikasleak motibatzeko jarduerak, gaiarekin lotutako bideoak, informazio testuak, elkarrizketak, aztertzea eta gogoetak egitea.
- Emakume baserritarrek nekazaritza erakundeetan eta beren komunitateetan zein herrietan dituzten eginkizunak aztertzea, lurralde bakoitzeko errealitatera egokitutako ikuspegitik.
- Euskal Herrian zehar, Lan sektoreen lanketan oinarrituta, lehen sektorearen garrantzia ezagutzea eta baita Euskadiko sektorearen egoera ikertzea ere, ideia nagusiak barneratuz.
- Steam gaiaren inguruko erakusketa eta hitzaldiak ikaskideen artean egingo dira.
- Gertuko baserri batera irteera: Igartubeiti, Iztueta….
- Ikasleen ikaskuntza prozesua aberastuko duten ekintza osagarrien gauzatzea.